Kimikaren oinarriak
Egileak
Teresa Arbeloa López (teresa.arbeloa@ehu.es) Kimika Fisikoko Saileko Irakaslea Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusia materiaren egitura eta propietateen oinarrizko kontzeptuak azaltzea da. Oinarrizko kimikari buruzko material hau presentziazko irakaskuntzaren gehigarria da eta ikasleen eskura jartzen da.
Norentzat
Material didaktiko hau Kimika Orokorra lantzen duen hainbat irakasgairen ikasleentzat egokia izango da. Hala nola, Kimika, Kimika Ingeniaritza, Geologia, Fisika, Ingeniaritza Elektroniko, Biologia, Bioteknologia eta Biokimika graduetako lehenengo mailan ematen den Kimika ikasteko baliagarria izan daiteke.
Edukia
Lana hiru multzotan banatuta dago eta hamaika gaiez osatuta dago.
Lehenengoan (1 gaia) kimikan murgiltzeko beharrezkoak diren hainbat kontzeptu azaltzen dira.
Bigarren atalean (2-6 gaiak) materiaren egitura mikroskopikoa azaltzen da, atomotik molekularaino.
Azken multzoan (7-11 gaiak) materiaren egitura makroskopikoa lantzen da, solido egoeraren deskribapen zehatza eginez.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kimikaren oinarriak
pdf, 12 MB