Kimika organiko industriala

Egileak

Dr. Jose Luis Vicario Hernando Unibertsitateko Irakasle Titularra Kimika Organikoa II Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea e-mail: joseluis.vicario@ehu.es Tel. luzapena: 5454

Dr. Mª Isabel Moreno Benitez Unibertsitateko Irakasle Kontratatua (Doktorea) Kimika Organikoa II Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea e-mail: isabel.moreno@ehu.es Tel. luzapena: 5983

Helburuak

Liburu honetan gauregun ekoizten diren konposatu organiko garrantzitsuenetarikoen sintesi metodoak eta prozedurak aurkezten dira eta konposatu hauen inguruko aplikazio praktikoak biltzeko asmoz idatzi da.

Norentzat

Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Kimika Lizentziaturan) industri interesdun konposatu organikoak izeneko ikasgai hautazkoan matrikulatutako ikasleentzako oinarrizko testuliburu oso egokia de. Baita ere Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa Lizentziaturetan lehenengo zikloko Kimika Organikoa izeneko ikasgaietan matrikulatutako ikasleentzat euskarri moduko material didaktiko oso egokia izan daiteke. Honetaz aparte, beste fakultateetako hainbat Lizentziaturatan Kimika Organikoa ikasten da (Ingeniaritza Industrialean, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua, eta Ingurugiro Zientzietan lizentziatua) eta ikasle hauentzat material hau euskarri gisa oso egokia izan daiteke

Edukia

Liburu honetan, industrian erabiltzen diren konposatu organiko garrantzitsuenen sintesia eta ezaugarriak aurkezten dira. Lehenengo atalean industria kimikoaren ezaugarriak eta berezitasunak aurkezten dira eta hurrengo atalean iturri naturaletatik lortzen diren produktuak eta produktu hauek lortzeko prozesu industrialak aurkezten dira. Hurrengo bi ataletan alkeno, alkino eta bentzenotik lortutako produktuak tratatzen dira.

Urtea

2010

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-692-7831-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.