Kimika organikoaren oinarriak
Egileak
Eneritz Anakabe, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Asoziatua. Saila: Kimika Organikoa II. eneritz.anakabe@ehu.es Telefono luzapena: 5548
Sonia Arrasate, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Laguna. Saila: Kimika Organikoa II. sonia.arrasate@ehu.es Telefono luzapena: 2730
José Luís Vicario, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Titularra. Saila: Kimika Organikoa II. joseluis.vicario@ehu.es Telefono luzapena: 5454
Helburuak
Material hau enborrezkoa den Kimika Organikoaren Oinarriak irakasgaiari zuzenduta dago. Helburu nagusia kimika organikoaren oinarriak aztertzea da.
Norentzat
Material didaktiko hau Kimika Lizentziaturako lehenengo ikasturteko "Kimika Organikoaren oinarriak", Ingeniaritza Kimikako lehenengo ikasturteko "Kimika Organikoa", Biologia Lizentziaturako hirugarren ikasturteko "Kimika Organikoa", Farmazia Lizentziaturako lehenengo ikasturteko "Kimika Organikoa", ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, kimika organikoaren oinarrien inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Ikasmaterial honek hiru atal nagusi ditu:
Lehenengo atalean, konposatu organikoen egiturari buruzko kontzeptuak azaltzen dira. Bigarren atalean, molekula sinpleen analisi konformazionala eta konfigurazionala aztertzen da eta hirugarrenean oinarrizko erreakzio organikoak aztertzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kimika organikoaren oinarriak
pdf, 1 MB