Kimika organikoaren oinarriak ingeniaritzarako

Egileak

Cristina Peña Rodriguez, Florencio Fernández Marzo, Mirari Antxustegi Bengoetxea, Aitor Arbelaiz Garmendia

Helburuak

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua ikasten duten ikasleak kimika organikora hurbiltzea, ikaskuntza aktiboa eta induktiboa erabiliz. Kimika irakasgaia gradu askotako irakaskuntza-giden barruan dago, eta horregatik, prestatutako materiala egokia da horietan ere, kimika organikoaren atala lantzeko.

Ikasketa-xedeak:

  • Atomoak, molekula organikoak eta molekula ez-organikoak bereizten dituzte.
    • Talde funtzionalen araberako molekula organikoen sailkapena zein den badakite.
    • Izendapenaren edo nomenklaturaren oinarrizko ezagutza daukate.
  • Erreakzio kimikoen oinarriak ezagutzen dituzte.

Norentzat

Energi Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasleentzat eta irakasleentzat, kimika organikoa lantzeko

Edukia

Aurkezten den materialeak bi dokumentu mota batzen ditu. Batetik, hiru jarduera prestatu dira kimika organikoaren sarrera gisa; bestetik, teoria eta erreakzio kimikoak lantzeko aurkezpenak daude.

Lehenengo jardueran, naturaren produktu natural bat aukeratu da (sagarra) atomoak eta molekula organikoak zein ez-organikoak bereizteko. Produktu horren osagaiak aztertuz eta sailkatuz, molekulen arteko desberdintasunak ikusiko dituzte ikasleek. Bigarren jardueran, naturan ekoitzitako produktu bat aukeratu eta haren molekulak aztertuko dituzte. Kasu honetan, garrantzi handiago hartzen dute talde funtzionalek: molekula jakin batzuk talde funtzionalen arabera sailkatu beharko dituzte, eta haien izendapena identifikatu. Bigarren atal horretan, jarduerak egin ondoren, helburuak bi izango dira: ideiak finkatzea eta karbono-kimikaren ezaugarriak aurkeztea.

Urtea

2016

Gaia

Kimika

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.