Kimika Orokorra II: Kimika Fisikoa
Egileak
Marian Iriarte Ormazabal, Donostiako Kimika Fakultateko irakasle titularra. Kimika Fisikoan eta Polimeroetan aditua. Polimeroen Zientzia eta Teknologia saila. Helbide elektronikoa: marian.iriarte@ehu.eus . Telefonoa 943 018188
Helburuak
Testuliburu hau Kimikako Graduko lehenengo mailan ematen den izen bereko irakasgaiari lotuta dago. Irakasgai horrek bi atal ditu (Kimika fisikoa eta Kimika analitikoa), eta liburu honek lehen zatiari erantzuten dio.
Kimikako Graduan oinarrizko irakasgaia da Kimika Orokorra II, eta ikasleen lagungarri izateko sortua da liburu hau.
Testuliburuan, Kimika Fisikoko oinarrizko ikasgaiak lantzen dira, hala nola termodinamika makroskopikoa, termokimika, lana, beroa, termodinamikaren oinarrizko 3 printzipioak, substantzia puruak eta haien fase-trantsizioak, disoluzioak eta haien propietateak, zinetika kimikoa eta oreka kimikoa .
Norentzat
Ikasmaterial hau Kimika Orokorra ematen den titulazio askotan izan daiteke erabilgarri eta interesgarri.
Edukia
1. Termodinamika: sarrera
2.- Termodinamikaren lehen printzipioa eta termokimika
3.- Entropia eta Gibbs energia
4.- Fase-orekak substantzia puruetan
5- Disoluzioak
6.- Zinetika kimikoa
7.- Oreka kimikoa
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kimika Orokorra II: Kimika Fisikoa
pdf, 24 MB