Kimioinformatika Gidaliburua
Egileak
Harbil Bediaga Bañeres, Zientzia eta Teknologia Fakultateko doktoregaia.
Sonia Arrasate Gil, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
Humberto González-Díaz, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea, IKERBASQUE.
Helburuak
Ikasmaterial honetan azaltzen diren edukiak kimioinformatikari buruzko edozein azterketatan jarraitu beharreko pausoak dira. Izatez, hainbat jakintza arlotan aplika daiteke, hala nola kimikan, farmazian, farmako berrien diseinuan gaixotasun baten aurrean, nanoteknologian, material berrietan, hondakinetan, medikuntzan, sare metabolikoetan eta abarretan. Egia esateko, edozein gairen inguruan azterketa kimioinformatikoa egin daiteke.
Ikasmaterial hau Kimikako, Ingeniaritza Kimikako, Biologiako, Biokimikako, Bioteknologiako eta Osasun Zientzietako ikasleentzat bideratuta dago batez ere. Ikasleren batek bere GrAL lana, master-bukaerako lana edo doktoretza-tesia egiteko kimioinformatikako azterketa egitea aukeratzekotan, ikasmaterial hau zeharo baliagarria izango zaiolakoan gaude.
Norentzat
Kimikako, Ingeniaritza Kimikako, Biologiako, Biokimikako, Bioteknologiako eta Osasun Zientzietako ikasleei zuzenduta dago.
Edukia
Kimikan, farmazian, bioteknologian, farmako berrien diseinuan gaixotasun baten aurrean, nanoteknologian, material berrietan, hondakinetan, medikuntzan, sare metabolikoetan eta abarretan oinarritutako kimioinformatikari buruzko edozein azterketatan jarraitu beharreko pausoak azaltzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kimioinformatika Gidaliburua
pdf, 8 MB