Prozesu kimikoen instrumentazio eta kontrola
Egileak
Helburuak
Material honen helburua industria kimikoan aurkitu daitezkeen prozesuentzat kontrol-sistema bat eraikitzeko oinarrizko ezagutzak ematea da.
Norentzat
Ikasmaterial hau, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Ingeniari Kimikoa titulazioaren laugarren ikasturtean "Prozesu kimikoen instrumentazio eta kontrola" irakasgaian erabiltzeko prestatu da.
Edukia
Orotara 14 atal ezberdin prestatu dira, irakasgaiarentzat proposatzen den egitarauaren arabera. Bertan kurtsoan zehar funtsezkoak diren azalpen, definizio, adibide, irudikapen eta abar modu laburbildu eta zehatz baten aurkezten dira.
Materialaren edukiari dagokionez lehenbiziko ataletan prozesu kimiko eta industrialen dinamika aztertzen da. Eredu matematikoen garapena, Laplace transformatuaren propietateak eta "Transferentzia-Funtzioa" bezalako oinarrizko ezagutzak garatuz. Ondorengo ataletan, kontrol-begizta bat osatzen duten elementuak, linealizazio teknikak eta seinaleen neurketa eta igorketa bezalako arloak jorratzen dira. Azken atal batean, kontrol begizta itxiaren Transferentzia-Funtzioaren propietateak, atzeraelikadura kontzeptua, kontrol legeak, begizta-kontrol itxiaren diseinua eta bere egonkortasuna aztertzeko teknika ezberdinak aurkezten dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.