Solido ezorganikoak: materia kristalinoa eta X izpien difrakzioa
Egileak
Verónica Palomares Durán irakasle atxikia da, eta Amaia Iturrondobeitia Ellacuria ikertzailea Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Helburuak
Solido kristalinoen egituraren determinazioa kimikaren helburu nagusietariko bat da; izan ere, ezaguera hau ezinbestekoa da materialen propietate fisiko eta kimikoak aztertzeko orduan. Egitura kristalinoaren determinazioa molekula txikiak edo gatz sinpleak zein makromolekula biologiko handiak (adibidez, proteinak) aztertzeko erabiltzen da. Helburu hori lortzeko, X izpien difrakzioa da teknikarik erabiliena. Testu honetan teknika horren oinarriak azaldu nahi dira. Horrez gainera, kontzeptuak era errazago batean barneratzeko helburuarekin, adibide praktiko bat erabiliko da, zeinetan azalduko baita difraktograma batetik nola atera daitekeen egituraren informazioa.
Norentzat
Eskuliburu hau honako irakasgai hauetan izan daiteke erabilgarri: Kimika Ezorganikoa II, Materialen Zientzia (Kimikako gradua), Materialen Ingeniaritza, (Ingeniaritza Kimiko gradua), Introducción a la Ciencia de Materiales (Master en Nuevos Materiales), Gradu Amaierako Lanean (Kimika Ezorganikoko arloan burutzen bada).
Edukia
Eskuliburua bi ataletan banatuta dago:
Atal teorikoa
1. Sarrera
2. X izpien difrakzioa
2.1. Zertarako erabiltzen da X izpien difrakzioa?
2.2. X izpien difrakzioaren oinarriak
2.2.1. X izpien jatorria
2.2.2. X izpien elkarrekintza materiarekin
2.2.3. X izpien difrakzioa monokristaletan, hauts polikristalinoetan eta materia amorfoan
2.2.4. Difraktometroa
2.2.5. Difraktograma eta bertatik lor daitekeen informazioa
Atal praktikoa
3.1. Patternmatchingaren oinarriak
3. 2. Pattermatchingaren lanketa
3.3. Pattermatching gauzatu ondoren sorturiko fitxategiak
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.