Bozeramaileen trebakuntza. Hedabideen aurreko jardun profesionala
Egileak
Txema Ramirez de la Piscina Martinez Kazetaritzako irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. e-posta: txema.ramirezdelapiscina@ehu.es. Tfnoa: 94 6015209
Helburuak
Ikasmaterial honek ideiak argi eta garbi azaltzeko tresna izan nahi du, pasadizorik xelebreenetik hasita printzipiorik konplexuenetaraino. Gero eta aldakorragoa den gizartean, jendaurrean ongi moldatzen diren bozeramaileak behar dira.
Norentzat
Material didaktiko honek Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Kazetaritzako Lizentziaturako laugarren mailan, eskaintzen den Komunikazio Aholkularitzak eta Kabineteak izeneko hautazko irakasgaia hautatzen duten ikasleentzat pentsatuta dago, gehien bat. Gradu berrietan testu-liburuak berak duen izenburua duen irakasgai bat izango da: Bozeramaileen trebakuntza. Hori ere laugarren mailan eskainiko da. Edozein kasutan, testu honetan ageri diren aholku eta baliabideak jendarteko iritzian eragina izan nahi duen ororentzat dira baliagarri.
Edukia
Lana sei gai-multzotan banatuta dago. Lehenengoan, komunikazio-kabineteen inguruko ikuspegi orokorra eskaintzen da. Bigarrenak masa-hedabideen gaur egungo jarioa aztertzen du. Hirugarrena, berriz, bozeramailearen diskurtsoarekin sartzen da bete-betean, erretorikaren egiteko famatuen ehungintzan. Laugarren gai-multzoan bozeramaileak etxe barruan eta etxetik kanpo egin behar duen lana azaltzen du. Bosgarrena, berriz, bozeramailea eta krisia gaiari eskaini zaio. Azken atala etorkizunari so jarri da; 2.0 bozeramaileari begira, alegia.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Bozeramaileen trebakuntza
pdf, 0 MB