Enpresa eta Erakundeetako krisien kudeaketa eta krisi-komunikazioari buruzko jakingarriak
Egileak
Itsaso Manias-Muñoz (UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea)
Helburuak
Ikasmaterial honetan, enpresa- eta erakunde-krisien inguruko hiru galdera-kontzeptu lantzen dira: (1) zer da krisi bat eta zein dira haren jakingarriak, (2) zer da krisi-kudeaketa bat eta zeintzuk dira haren jakingarriak eta (3) zer da krisi-komunikazioa eta zein dira haren jakingarriak. Hain zuzen, hiru elementu nagusi horien ezaugarriak landu eta definitzen dira atalka: egungo teoria nagusiak, planifikatzeko ereduak eta krisi-fase bakoitzaren gogoan hartu behar diren elementuak. Labur esanda, enpresa edo erakunde baten krisi-egoera bat bere osotasunean aztertzeko gakoak lantzen dira: krisi aurreko planifikazioa, krisi-garaiko planifikazioa eta krisi osteko planifikazioa kontuan hartuta. Horrez gain, kontzeptu teorikoak egokiro lantzeko ariketa eta gogoeta praktikoak ere txertatu dira.
Norentzat
Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza, Publizitate eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko graduko ikasleei zuzendua da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.
Edukia
Sei atal nagusitan banatu dugu ikasmateriala:
- Krisia eta krisi-komunikazioa terminoen erabilera.
- Krisi kontzeptuaren xehakapena.
- Krisi-kudeaketa kontzeptuaren xehakapena.
- Krisi-komunikazioa kontzeptuaren xehakapena.
- Krisi-komunikazioa eta hedabideak.
- Enpresa-arduradunak eta langileak krisi-egoeretan.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.