Gizarte- eta komunikazio-zientziei aplikatutako oinarrizko estatistika deskriptiboa Excel-en bidez: funtzioak eta taula dinamikoak
Egileak
Unai Martín Roncero; Yolanda González-Rábago; Amaia Bacigalupe de la Hera; Matxalen Legarreta Iza; Irune Ruiz Ciarreta
Soziologia 2 Saileko irakasleak. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.
Unai Martín Roncero; Yolanda González-Rábago; Amaia Bacigalupe de la Hera; Matxalen Legarreta Iza; Irune Ruiz Ciarreta
Helburuak
Excel-eko gida honen helburu nagusia da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleen artean datuen kudeaketarako eta analisirako erabiltzen den Excel 2007 programaren oinarriak azaltzea. Konkretuki, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetan eskaintzen dugun Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaian landutako gaitasunei erreparatzen die eskuliburuak.
Testuinguru hori kontuan hartuz, datuen analisirako eta kudeaketarako Excel programaren oinarrizko aplikazioak aurkezten ditu gidak, betiere modu hurbil eta zabalean, zenbakizko datuak noizbehinka erabiltzen dituen eta aurretik software estatistikorik erabili ez duen erabiltzailearen premiak asetze aldera.
Gida bi ataletan dago banatua. Lehenengoak programaren ingurunearen deskribapen labur bat eta oinarrizko eragiketak egiteko argibideak eskaintzen ditu, grafikoak sortzeko jarraibideekin batera. Bigarrenak, aldiz, datuen laburpen eta deskribapenerako oinarrizko tresna biren garapena du hizpide: funtzioak eta taula dinamikoak, hain zuzen.
Norentzat
Batez ere Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan eskaintzen dugun Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaia lantzen ari diren ikasleei dago zuzenduta. Hala ere, erabilgarria da Excel 2007 programaren bitartez estatistika deskribatzailea landu nahi duen edozeinentzat, bereziki Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleentzat.
Edukia
1. SARRERA
2. EXCEL: INGURUNE OROKORRA ETA OINARRIZKO ERAGIKETAK
3. GRAFIKOAK
3.1. Sarrera: grafiko motak, eta aldagaiak deskribatzeko duten erabilgarritasuna
3.2. Nola txertatu eta editatu grafikoak Excel-en
3.3. Datu-iturburua aldatzea eta grafikoen txantiloiak aldatzea
3.4. Nola itsatsi grafikoak Word-eko testu-dokumentuetan
4. FUNTZIOAK
4.1. Sarrera: funtzioak eta haien erabilera aldagai bat deskribatzeko orduan
4.2. Nola txertatu funtzio bat Excel-en
4.3. Adibidea: unibertsitatearen balorazioari buruzko praktika
5. TAULA DINAMIKOAK
5.1. Sarrera: taula dinamikoak eta haien erabilgarritasuna aldagaia deskribatzeko
5.2. Nola txertatu taula dinamiko bat Excel-en
5.3. Nola lan egin Excel-en taula dinamikoekin
5.4. Adibidea: telefono-kontaktuak biztanleria immigrantearekin
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.