Euskal ikus-entzunezko sistema: euskarazko zinemaren finantzaketa eta produkzioa ulertzeko gidaliburua
Egileak
MIREN MANIAS MUÑOZ Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko ikertzailea da.
Helburuak
Gidaliburu honen helburua da azken urteetan estreinatutako euskarazko filmen finantzaketa eta produkzio-baldintzak azaltzea. Horretarako, kultura-adierazpenen gaineko teoriak aztertzen dira lehendabizi; ikuspegi sozialetik eta ekonomikotik, hain zuzen ere. Ondotik, zinema-jardueraren testuinguru orokorra jasotzen da; film luze bat egiteko prozesuaren nondik norakoak zehazteko asmoz.
Hego Euskal Herriko testuinguruan sartu aurretik, Europar Batasuneko ikus-entzunezkoen egoera eta arautegia azaltzen dira. Filmen produkzioa, banaketa eta kontsumo-joerak ulertu ahal izateko, legegintza-tresnak eta sustapen-programak laburbiltzen dira. Horren ondotik, Espainiako markoa aztertzen da. Zehazki, euskal zinemari aplikatu beharreko arautegia eta ikus-entzunezkoen sustapen-sistema.
Azkenik, euskal zinemaren testuinguruan jartzen da arreta. Hain justu, azken urteetako euskarazko filmen oinarri ekonomikoak ulertu ahal izateko.
Norentzat
Lan honen edukia euskal ikus-entzunezko sektorean interesa duen edonorentzat zuzenduta dago. Bereziki, azken urteetan ekoitzitako euskarazko zinemaren finantzaketa eta produkzio-baldintzak ezagutu nahi dituenarentzat.
Edukia
- Kultura-industrien gaineko hurbilketa teorikoen laburpena.
- Europako zinemaren arautegia eta sustapen-programak; produkzio-, banaketa- eta kontsumo-joerak.
- Euskal zinemaren diru-laguntza sistema.
- Euskarazko zinemaren finantzaketa eta produkzio-baldintzak.
- Ondorioak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.