Kazetaritza infografia
Egileak
Daniel García doktorea Kazetaritza, Publizitatean eta Zuzenbidean lizentziatua da. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza II-ko irakaslea: Informazio Enpresa eta Kazetaritzaren Teknologia irakasten du.
Helbide elektronikoa: daniel.garcia@ehu.es | Telefonoa: 94 601 2332
Helburuak
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzako Graduko gure ikasleei erreportajeak idazten, argazkiak editatzen, bideoak muntatzen, irratsaioak grabatzen eta aldizkariak diseinatzen irakasten diegu jadanik. Hala ere, infografikoak nola prestatzen diren ez dute normalean ikusten ikasgeletan. Kazetaritzaren munduan gero eta presentzia handiagoa lortzen ari diren informazio-produktu eraginkorrak ditugu mapak, datu-taulak, krokisak, diagramak eta kronogramak. Komunikazio-elementu horiek guztiek asmatzen eta sortzen ikasten hasi berri dira pasatu den ikasturtetik aurrera Infografia lelopean hautazko irakasgai berrian. Testuliburu gisa diseinatuta, honen bitartez kazetariek ulertuko dute berriak berbekin bakarrik kontatu beharrean, marrazkiak, mapak eta gainerako elementu grafikoak erabiliz erakutsi ere egin ditzaketela.
Definizioa: Infografia kontzeptuaren adiera ezberdinak. Hitza bera nahasgarria izan da betidanik. Alde batetik, konputagailuen bitartez edozein irudi mota sortzeko prozedura esan nahi du, eta, beste batetik, informazioa luzatzeko erabilitako edozein irudi mota, eta bai sortze prozedura ere. Erabat ezberdinak diren bi arlo nagusi aurkitzen ditugu, beraz, eta kazetaritzaren munduan murgiltzen garelarik, bigarren horretan oinarritu beharko dugu liburuaren mamia, baita nahasgarria suertatu daitekeen ilustrazioarekin behar bezala ezberdindu ere.
Historia: Infografiaren aurrekariak eta XX. mendeko eztanda. Aurreko bi mendeetan zehar komunikazio grafikoak izandako mugarriak gainbegiratuko ditugu. Ondoren, XX. mendean USA Today egunkari iparramerikarrak eguraldiaren bere mapa erraldoi ospetsua argitaratu eta jarraian mundu osoan prentsako infografiak bizi izan zuen eztanda deskribatuko dugu. 1991an beste bi gertakari garrantzisu hauek gertatu ziren: alde batetik, Golkoko Gerrari buruz informatzeko hedabideek pairatutako zentzurak -horrek argitaratutako mapen eta grafikoen multiplikazioa ekarri zuen- eta, beste batetik, diseinu grafikoari begira, Macintosh ordenagailuen agerpena.
Infografiko motak. Egunkari eta aldizkari inprimatuetan publikatutako grafiko mota nagusiak banan-banan aztertuko genituzke.
a) Mapak, krokisak, planoak eta kokatzaileak. Errealitate geografiko baten islatze sinplifikatuak ditugu mapak; ikusleek ezagun duten alde edo eremu batetik hasita kazetariak datu berriak -ez ezagunak- adierazi ditzake, bertan informazio gehigarria ere azalarazteko.
b) Estatistika grafikoak. Informazio kuantitatiboa hedatzeko balio dute. Zenbaki eta datuen islatze hutsa baino askoz eraginkorragoak dira grafiko estatistikoak. Kantitate ezberdinen arteko alderaketa bisualak dira nagusi. Horien artean, eboluzioak edo sukarrak ditugu, hala nola zutabeak, zirkuluak datu mapak eta datu-taulak.
c) Organigramak. Kontzeptuak hierarkizatzeko eta organizatzeko zein prozesu baten faseak deskribatzeko balio dute organigramek. Horien artean, kronogramak ere baditugu.
d) Diagramak. Edonolako errealitate fisiko deskribatzeko balio dute. Eraikinen itxura edo egitura, objektuen barrualdea eta zatiak, mekanismoen funtzionamendua eta abar islatu daitezke marraztutako diagramen bitartez.
Grafikoen sortze-prozesuan erabilitako erramintak. Infografiko mota bakoitzaren funtzioak eta oinarrizko osagaiak azalduta, horien ekoizpen-prozesuan erabili ohi diren aplikazio informatikoak ere erakutsi beharko ditugu. Programa horiek bi mota nagusi hauetakoak ditugu:
a) Bektore bidezko marrazketa aplikazioak. Ordenagailuaren pantailan puntuz puntu objektuak marrazteko eta editatzeko gaitasuna eskaintzen digute, baita horiekin batera testu kutxak gehitzeko eta editatzeko ere.
b) Argazki digitalak -edo bitmapak- tratatzeko aplikazioekin irudiak bere osotasunean zein pixel bakoitzeko ezaugarriak editatzeko aukera izango dugu. Ohiko pintoreen tresnek -pintzelek eta margoek- bezala funtzionatzen dute, oro har, eta ordenagailuaren monitorean fotografiei efektuak eman, kolorea maneiatu, geruzak gainjarri edo bakoitzaren gardentasuna zehaztu ahal izango dugu.
c) Marrazketa-prozesu eta teknika ezberdin batzuk: Ikus-entzunezko komunikabideetako infografikoak eta infografia digitala. Papera edo inprimatutako beste edozein euskarri fisiko erabili beharrean, telebistaren pantailan edo ordenagailuaren monitorean zein edonolako gailu elektronikoaren bitartez erreproduzituak diren infografikoak ditugu. Ezaugarririk garrantzitsuenak interaktibotasuna eta denbora-dimentsioa dira hemen. Beste grafiko mota hauek egiteko tresnak eta aplikazio informatikoak oso ezberdinak direla demostratuko dugu.
Gorentasuna infogafiagintzan. Grafikoak asmatu eta ekoizterakoan askotan errakuntza galantak egiten ditugu kazetariok. Hedabideek argitaratzen duten beste edozein produktu bezala gutxienezko kalitate maila bat bermatu behar dugu infografikoetan. Akats hedatuenen deskribapenarekin batera liburuak Edward Tufte egile iparramerikarraren printzipioak aplikatzen irakatsiko die Euskal Herriko kazetari gazteei.
Norentzat
Ikasmaterial hauek Informazio eta Komunikazio Zientzietako titulaziotan izan daitezke erabilgarri. Bereziki Kazetaritzako Graduko ikasleei zuzenduta egon arren, material hauek baliagarriak izan daitezke, oro har, publizitatearen edota ikus-entzutezko ikuspegi batetik gai hau landu nahi duen edonorentzat ere.
Edukia
1. Infografia
1.1 Definizioa
1.2.- Infografiaren jatorria
1.3.- Kazetaritza-infografia
1.3.1.- Kazetaritza-infografiaren historia
1.3.2.- Espainiako kazetaritza-infografiaren historia
1.3.3.- Espainiako prentsako infografiaren garapena 90eko hamarkadan
1.3.4.- 'SND-E'ren sortzea eta 'Malofiej' sariak
2. Infografikoa
2.1.- Definizioa
2.2.- Ilustrazioarekiko aldea
2.2.1.- Arreta deitzeko gaitasuna
2.3.- Infografikoa genero gisa
2.3.1.- Sailkapenak
2.4.- Megagrafikoak
2.5.- Hizkuntza grafikoa prentsan
2.5.1.- Orotarikoak
2.5.2.- Irakurketa-ordena
2.5.3.- Infografikoen testuak
2.5.4.- Orrialdearekiko erlazioa eta diagramazioa
2.6.- Infografikoaren zatiak
2.7.- Estatistika-grafikoak
3. Infografiagintza
3.1.- Infografia egunkarietan
3.1.1.- Generoa
3.1.2.- Zer informaziorekin publikatu behar den infografiko bat
3.1.3.- Infografiagileak
3.2.- Egunkarietako infografia-departamentuak
3.3.- Infografia-agentziak
3.4.- Infografiaren Etika
3.4.1.- Grafiko estatistikoen gorentasunaren Tufteren bost printzipioak
3.5.- Erabilitako teknologia
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Kazetaritza infografia
pdf, 0 MB