Ziberkazetaritzako informazio generoak
Egileak
Koldobika Meso Ayerdi
Helburuak
Ziberkazetaritzako Idazkera irakasgaiak ziberkazetaritza idazketaren printzipioak ditu abiapuntu, prentsan eta ikus-entzunezko arloan ematen den formakuntzaren osagarritzat. Bere oinarriak finkatu ondoren, zibergeneroen ezaugarriak eta teknika azaltzen dira, banan-banan. Zibergeneroen estiloa eta narrazio-teknikak aztertzen ditu, ziberkazetaritza-mezuaren ezaugarri oinarriak (hipertestua, multimediatasuna eta elkarreragina) kontuan hartuz.
Liburu honek xede horretan lagunduko die irakasgai horretan ari diren ikasleei nahiz irakasleei zer-nola egin behar duten jakin dezaten; Etorkizuneko kazetariek, Unibertsitate ikasketak burutu ahala, oinarri ahalik eta sendoena izan dezaten
Norentzat
Ikasmaterial hau bereziki Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle-irakasleentzat pentsatua dago.
Edukia
- I. ATALA: Paperezko prentsaren lehenengo edizio digitalak agertu zirenetik 10 urte baino gehiago igaro diren honetan, dagoeneko ziberkazetaritzak bere oinarriak ondo sustraituta ditu. Atal honen helburua zera da: ziberkazetaritzak agerpenetik garai modernoagoetaraino izandako bilakaera agertzea, euskarri tradizionalean eta digitalean garatutako komunikazio molde guztiak aipatuz.
- II. ATALA: Ingurunea, audientziak eta euskarria aldatu badira, nolatan ez da aldatuko, bada, kazetaria? Internetek kazetariari oinarrizko bi funtzio eskaintzen dizkiola esan dezakegu: munduko liburutegirik handienerako eta komunikatzeko formula berrirako sarbidea. Ikuspegi bikoitz hori kontuan hartuta, Internetek gure lanbidean eragin dituen aldaketak ikusi ahal izango ditugu atal honetan.
- III. ATALA: Ziberkazetaritza-idazkeraren ezaugarriak azaltzen dira: hipertestualitatea, multimediatasuna eta interakzioa. Atal honen helburua, beraz, ziberkazetaritzaren estiloa eta generoen bereizgarri narratiboak ezagutzea da
- IV. ATALA: Albistearen eboluzioaz aritzen da atal hau, eta sarean albiste batek izan behar dituen elementuak azaltzen dira bertan.
- V. ATALA: Komunikabideetan informazioa 'esan' beharrean, batzutan 'erakutsi' behar da ere. Datuak eta istorioak bisualki kontatzeko balio dute teknika infografikoek. Kapitulu honetan mapa, organigrama, taulak eta estatistika infografikoak, besteak beste, aztertuko ditugu informazio genero bezala.
- VI. ATALA: Interneteko erreportajearen produkzioa aztertzen da eta genero honen berezitasun narratiboak azaltzen dira. Esplizituki, erreportaje honen modalitate nagusiak bereizten dira: gaurkotasun-erreportajea (erreportaje lineala) eta erreportaje berezia (erreportaje hipertestuala eta erreportaje multimedia).
- VII. ATALA: Aski ezaguna den genero baten eboluzioaz aritzen da atal hau: kronika ziberespazioan, hain zuzen ere. Kronika giro berrira nola moldatu den azalduko da atal honetan. Ziberkronikaren gaineko trebetasun praktiko zehatz batzuk azaltzen dira..
- VIII. ATALA: Gaur egungo komunikabideak dialogikoak dira, eta ez elkarrizketa gehiago dagoelako, baizik eta, aurreko komunikabideekin alderatuz, orain arte ezagutu ditugun parte hartzeko ereduetatik nabarmen urrundu direlako eta handiagoa delako komunikabideek egiten duten esfortzua elkarrizketa hori eskaintzeko hedabideen eta irakurleen artean.
- IX. ATALA: Atal honetan ziberpespazioaren iritzi generoen ezaugarriak azaldu eta aztertu egiten dira. Aurrez paperezko edizioetan argitaratutako generoez gain (zutabea, sinadurak, zuzendariari gutunak, etabar...) blogak dira euskarri digitalean iritzia hedatzeko errekurtsorik berriena, beraz hauen azalpena ere aurki daiteke hemen.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Ziberkazetaritzako informazio generoak
pdf, 10 MB