Aldagai Bakarreko Estatistika Deskribatzailea eta Inferentziala Gizarte Zientzietan: Teoria eta Adibideak
Egileak
Patxi Juaristi Larrinaga. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea, Politika eta Administrazio Zientzia sailean. Helbide elektronikoa: patxi.juaristi@ehu.es
Patxi Juaristi Larrinaga
Helburuak
Liburu hau estatistikarako lehen sarrera da, eta aldagai bakarreko estatistikaren oinarriak aurkeztea du helburu nagusitzat. 2013a Estatistikaren Nazioarteko Urtea dela kontuan hartuz, eta urteetan bildutako ezagutzan, esperientzian eta apunteetan oinarrituz, ikasleentzat ulerterraza eta erabilgarria izango den eskuliburua egiten saiatu gara.
Norentzat
Liburu hau gizarte-ikerlari izango direnentzako da; zehazki, soziologogaientzako eta politologogaientzako
Edukia
Lehenengo atalean, ikerketa-prozesua eta estatistika nola uztartzen diren agertzen dugu, estatistikak dituen bi adarrak aurkeztuz (estatistika deskriptiboa eta inferentziala), aldagai mota desberdinen berezitasunak azalduz, eta IBM SPSS programa informatikoari buruz hiruzpalau azalpen emanez.
Bigarrenean, aldagai bakarreko estatistika deskribatzailearen gorabeherak ageri dira. Hain zuzen ere, azaltzen dugu maiztasun-taulak, datu-diagramak eta neurri estatistikoak nola kalkulatzen, aurkezten eta kudeatzen diren. Bukaeran, banaketa normalaren berezitasunak ere aurkezten dira.
Hirugarren partean, laginaren eta populazioen arteko harremanak aztertzen dira.
Eranskinetan, banaketa normalaren azpiko azalera-taula eta landu ditugun formula guztien zerrenda aurkezten ditugu.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.