Ekuazio diferentzialak

Egileak

Florencio Garrido Uriarte, Barakaldoko Herri Lanen eta Meatzeen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea, Matematika Aplikatua sailekoa. Helbide elektronikoa: florencio.garrido@ehu.es Telefonoa: 946017789.

Leyre Ormaetxea Butron, Leioako Zientza Falkultateko irakaslea, Matematika sailekoa. Helbide elektronikoa: leyre.ormaetxea@ehu.es Telefonoa: 946015423.

Helburuak

Egileon jarraibide nagusia izan da, irakurleari oinarrizko gai matematiko nahikoak ematea, hainbat natura- fenomenoak modelizatzen dituen ekuazio diferentzialen mundu erakargarrian murgiltzeko funtsezko oinarria izan dezan. Hori dela eta, egun ekuazio diferentzialen arlo dinamiko eta praktikoan baliabide teoriko oinarrizkoenak deskribatzen dira.

Norentzat

Ikasmaterial hau ingeniaritzako ikasleei zein zientzietako ikasleei tamainan etor dakieke. Izan ere, berbarako, gaur egun ingeniaritzako eskola guztietan ekuazio diferentzialen gaiari heltzen zaio, bai berezko irakasgaia dela, bai bidenabar beste irakasgai batzuetako gaia dela. Beraz, bide batez, bi mandatu egiten dira: jakintza- arlo honetan trebakuntza teorikoa lortzea, eta biharamunari begira, behar izanez gero, aplikazio errealetan funtsezko euskarri teorikoa izatea.

Edukia

Testu hau fitxategi bakar bat da, eta, egituraren aldetik, zazpi kapitulutan antolatuta dago:

  1. Ekuazio diferentzial arruntak.
  2. Ekuazio diferentzialetako sistemak.
  3. Sistema dinamikoak. Puntu kritikoak eta egonkortasuna.
  4. Deribatu partzialetako ekuazioak.
  5. Laplace-ren transformatua.
  6. Zenbaki konplexuak.
  7. Fourien-en serieak.

Urtea

2011

Gaia

Matematika

ISBN

987-84-694-9833-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.