Estatistika deskribatzailea Excel-en bidez
Egileak
Marta Barandiaran Galdos,eta Mª Isabel Orueta Coria Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan Ekonomia Aplikatua V Saileko irakasleak dira.
Helburuak
Gaur egun, ez dago zalantzarik, Estatistika jorratzeko euskarri informatikoa ezinbestekoa dela. Hori dela eta, azken urteotan, gaztelanieraz bai, baina euskaraz testurik argitaratu ez denez, proiektu horren helburua Eskolako ikasleen eta, bide batez, Estatistikako beste ikasle batzuen eskuera, Estatistika I irakasgaia Excel-en bidez lantzeko material idatzia jartzea da.
Norentzat
Bereziki, Eskolan euskaraz lehenengo ikasturtea ikasten duten ikasleentzat. Era berean, Estatistikako oinarrizko kontzeptuak Excel-en bidez lantzen direnez gero, Enpresa arloan ez ezik edozein arlotan ere, Estatistikan lehenengo kontzeptuak ikasi behar dituztenentzat material hau baliogarria izan daiteke.
Edukia
Material honek, 3 ataletan antolatuta, Estatistikaren oinarrizko kontzeptuak Excel-en bidez jorratzen ditu. Lehenengo atalean, aldagai bakarreko analisiaren maiztasun-taulak, adierazpen grafikoak eta balio tipikoak azaltzen dira; bigarren atalean, bi aldagaiko analisiaren maiztasun-taulak, aldagaien arteko mendekotasun-maila eta karratu txikienen erregresio lineala eta hirugarren atalean, kontzentrazio neurriak, Gini-ren indizea eta Lorenz-en kurba azaltzen dira. Gai guztietan lantzen diren kontzeptuak adibideen bitartez garatzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.