Estatistika: SPSS praktikak
Egileak
María Merino Maestre, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Saila: Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. maria.merino@ehu.es. Telefonoa: 946012523
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusia Estatistika irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak jorratzea da SPSS softwarearen bidez.
Norentzat
Bereziki, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikako Estatistika eta Estatistika Aplikatua irakasgaien ikasleei zuzenduta dago. Era berean, erlazionatuta dauden beste irakasgai batzuen ikasleentzat interesgarria izan daiteke, besteak beste, Estatistika Matematikoa, Inferentzia Estatistika, Estatistika Deskribatzailea, Bioestatistika eta Matematika II eta Estatistika. Orokorrean, Estatistika Deskribatzailea eta Inferentzia Estatistikoaren inguruan interesa duen edonerentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Ikasmaterial honek bi atal nagusi ditu:
Lehenengo atalean, bederatzi gairi buruzko bederatzi praktika antolatzen dira ariketa batzuen bidez: datu-baseak, probabilitate-teoria, estatistika deskribatzailea, konfiantza-tartezko zenbatespena, hipotesi-kontraste parametrikoak eta ez-parametrikoak, erregresioa, bariantza-analisia eta kalitatearen kontrola. Praktikotan kontzeptu nagusiak birpasatzen dira hainbat adibideren laguntzaz eta autoebaluaziorako ariketak proposatzen dira.
Bigarren atalean, eranskin moduan, ariketak eta bibliografia azaltzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Estatistika: SPSS praktikak
pdf, 1 MB