Estatistika: R praktikak

Egileak

María Merino Maestre, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Saila: Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. maria.merino@ehu.es. Telefonoa: 946012523

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusia Estatistika irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak jorratzea da R software irekiaren bidez.

Norentzat

Bereziki, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikako Estatistika Aplikatua irakasgaien ikasleei zuzenduta dago. Era berean, erlazionatuta dauden beste irakasgai batzuen ikasleentzat interesgarria izan daiteke, besteak beste, Estatistika Matematikoa, Inferentzia Estatistika, Estatistika Deskribatzailea, Bioestatistika eta Matematika II eta Estatistika. Orokorrean, Estatistika Deskribatzailea eta Inferentzia Estatistikoaren inguruan interesa duen edonerentzat erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Ikasmaterial honek bi atal nagusi ditu:

Lehenengo atalean, bederatzi gairi buruzko bederatzi praktika antolatzen dira: sarrera, probabilitate-teoria, estatistika deskribatzailea, konfiantza-tartezko zenbatespena, hipotesi-kontraste parametrikoak eta ez-parametrikoak, erregresioa, bariantza-analisia eta kalitatearen kontrola. Praktikotan kontzeptu nagusiak birpasatzen dira hainbat adibideren laguntzaz; gainera, praktika bakoitzaren amaieran autoebaluazio-ariketak proposatzen dira. Bigarren atalean, autoebaluaziorako ariketen emaitzak eta bibliografia azaltzen dira.

Urtea

2012

Gaia

Matematika

ISBN

978-84-9860-749-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.