Estatistikaren zergatiak eta nolakoak: aldakortasun-analisiari buruzko gidaliburua
Egileak
Itxaro Latasa Gasteizko Letren Fakultateko Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia Saileko irakasle titularra da.
Helburuak
Estatistikari beldurra dioten ikaslei bereziki zuzenduta dago. Hori dela eta bi helburu nagusi ditu materialak: batetik, ikasleek Estatistikarekiko duten aurreiritziak kentzen laguntzea eta, bestetik, pentsamendu esta tresna estatistikoak zeharo erabilgarriak direla erakustea. Bi helburu horiek lortuta erreza izango da hirugarren bat burutzea: ikasleek oinarrizko datu-analisiaren prozedura menperatzea.
Norentzat
Ikasmateriala erabil dezake Estatistika ikasten hasi nahi -edo behar- duen edozein arlotako edonork; Enpresa mundukoak zein Eskolakoak aurkituko du lehenengo pausoak egiteko gida. Oinarrizko mailako materiala izateagatik eta kontzeptuak ulertzeko irudi nahikoa edukitzeagatik bereziki lagungarria izan daiteke Estatistikari beldurrez begiratzen diotenentzat.
Edukia
Ikasmaterialak bi atal ditu. 1. atalean Estatistikaren zergatiak eta nolakoak azaltzen dira. Bertan, garatzen da Estatistikaren balioa; azalpen eta eguneroko adibiden bidez garatzen dira Estatistikaren ohizko erabilerak eta, haien artean, egungo gizartean Estatistikaren boterea erakusten dutenak. 2. atalean garatzen da Estatistikaren erabilera aldagaien aldakortasuna aztertzeko. Honetan, zehazten da urratsez urrats datu-analisiaren prozedura.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Estatistikaren zergatiak eta nolakoak
pdf, 1 MB