Matlab - Lehenengo urratsak
Egileak
Florencio Garrido Uriarte, Matematika Aplikatua saileko irakaslea. florencio.garrido@ehu.es
Leyre Ormaetxea Butron, Matematika saileko irakaslea. leyre.ormaetxea@ehu.es
Helburuak
Egileon jarraibide nagusiak izan dira; batetik, bai kalkulu matematikoak gauzatzeko, bai grafikoak sortzeko, bai programa informatikoak egiteko, Matlab-ek duen ahalmen izugarria erakustea, eta bestetik, - programa ardatz hartuta-, gai matematikoak aztertzea eta eztabaidatzea.
Norentzat
Ikasmaterial hau ingeniaritzako ikasleei zein zientzietako ikasleei tamainan etor dakieke. Izan ere, gaur egun erreminta ahaltsu hau, Matlab, hainbat eta hainbat enpresatan inplementatuta dago. Beraz, bide batez, bi mandatu egiten dira: sofware honetan trebakuntza lortzea, biharamunari begira, eta, matematikari errepasoa ematea.
Edukia
Testu hau fitxategi bakar bat da, eta, egituraren aldetik, zortzi kapitulutan antolatuta dago:
- Sarrera.
- Lehenengo urratsak.
- Funtzioak eta komando-fitxategiak.
- Eragileak eta fluxuaren kontrola.
- Datuen maneiua.
- Bi eta hiru dimentsioko grafikoak.
- Polinomioak. Doikuntza eta interpolazioa.
- Kalkulu sinbolikoa.
Materialaren edukia Matlab programa informatikoan datza. Tresna horri esker, matematika arloko zenbait jakintzagai deskribatu eta lantzen dira. Liburuan zehar, etengabe, kontzeptu teorikoak eta praktikoak uztartzen dira ideiak sinplifikatzearren.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Matlab - Azala
pdf, 0 MB
Matlab - Lehenengo urratsak
pdf, 3 MB