Alkoholismoaren diagnostikoaren garrantzia, alkoholak sor ditzakeen koadro klinikoak kontuan izanda

Egileak

Bizkaiko Medikuntza Fakultateko irakasleak.
Neurozientziak saila.Psikiatria-psikologia.
Helbide elektronikoa: marta.arrasate@ehu.eus

Helburuak

Alkoholismoari buruzko ikasmaterial hau Medikuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago, eta Drogamendekotasuna irakasgaiaren barruan azaltzen da.

Gai honek garrantzi handia dauka, batez ere gizartean eta, bereziki, gure inguruan dakartzan arazoengatik. Horregatik, nabarmentasun handia dauka.

Gure hurbilketa bi ikuspegitan oinarritu behar da: alde batetik osasun-laguntzan, eta bestetik hezkuntzan. Gainera, prebentzioa ezinbestekoa da. Hori dela eta, Ikasleek prest egon behar dute tratatuko dituzten gaixoak ondo diagnostikatzeko eta tratamenduan jartzeko.

Ikasleek unibertsitateko ikasketa preklinikoetan ezagutza teorikoa landuko dutenez, irakasgai honetako klase magistral batzuen ikuspegi klinikoa berritasun bat da; eta berritasun horri esker jasoko duten ezagutza ospitaleetan lan klinikoa egiten dutenean aplikatuko dute.

Azken urteotan, osasun-arloan hizkuntza-normalizazioaren barruan egindako ekintzei esker, profesional euskaldunen kopurua emedatu da, hala ikasketetan nola osasun-laguntzan. Jakina da azken hamar urteetan euskarak garapen nabarmena izan duela medikuntzan. Hala eta guztiz ere, gauza asko egiteko daude euskararen normalizazio-prozesuan. Euskaraz mintzatzen diren gaixoei beren koadro klinikoak euskaraz azaltzeko aukera eman behar zaie; horrela, diagnostiko egokiagoak egingo ditugu, eta horrek tratamenduak erraztuko ditu. Beste hitz batzuetan esanda, gaixoekiko harremanetan sortzen diren eginkizunak behar bezala betetzeko, hizkuntza landu behar da. Profesional asko jabetu dira euskaraz jakitea ezinbestekoa dela, batez ere gaixoekiko komunikazioa hobetzeko.

Arlo honetan agertzen diren arazoei aurre egiteko, gero eta ohikoagoak dira hizkuntzarekin lotutako prestakuntza-programak.

Gaur egun, irakasgai gehienak euskaraz ikas daitezke Euskal Herriko Unibertsitatean.

Baina euskarazko materialaren eskasia nabaria denez, euskarazko ikasmaterialgintzarako deialdira jotzea derrigorrezkoa izan zaigu. Horregatik deialdiaren antolatzaileei eskertu nahi genieke emandako laguntza.

Lan hau bultzagarri izango da euskarazko materialak sortzeko, eta ikasleen nahiz ikasleen premiei erantzuteko ahalegin bat da, UPV/EHUren Euskararen Planaren barruan egina.

Norentzat

Ikasmaterial hau Medikuntzako ikasleentzat erabilgarria da, bai hirugarren mailako "Drogamendekotasuna" irakasgaian, bai bosgarren mailako "Psikiatria" irakasgaian. Oro har, material hau osasun-arloan lan egiten duen edozein mediku eta erizainentzat baliagarria izan daiteke.

Edukia

1. Alkoholismoaren epidemiologia Euskal Herrian
2. Alkoholismoaren arriskuak
3. Etiopatogenia
4. Komorbilitatea
5. Abusua eta menpekotasuna
6. Koadro klinikoak
6.1. Intoxikazioa
6.2. Abstinentzia
6.3. Ondorio fisikoak
6.4. Wernicke entzefalopatia
6.5. Korsakoff sindromea
6.6. Delirium tremens-a
6.7. Koadro psikotikoak
6.8. Aldarte-nahasteak
6.9. Antsietate-nahasteak
6.10. Nahaste-sexualak
6.11. Lo-nahasteak
6.12. Sindrome alkoholiko fetala
7. Ondorio psikologikoak
8. Pronostikoa
9. Prebentzioa
9.1. Prebentzioa lehen mailako arretan
9.1.1. Diagnostiko goiztiarra
9.1.1.1. Azterketa klinikoa
9.1.1. 2. Galdeketa espezifikoak
9.1.1.3. Markagailu biologikoak
10. Berrizkaturak

Urtea

2015

Gaia

Medikuntza

ISBN

978-84-9082-241-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.