Antropometria teknika
Egileak
Elena Díaz Ereño: elena.diaz@ehu.es EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Fisiologia Saila
Jon Irazusta Astiazaran, Javier Gil Goikouria, Fátima Ruiz Litago, Naiara Aguirregoitia Marcos, Elena Díaz Ereño. Fisiologia Saila. EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatea.
Susana Gil Orozko, Jaime Zubero Linaza. Heziketa Fisiko eta Kirolaren Saila. EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea.
Leyre Gravina Alfonso, Amaia Irazusta Astiazaran, Itziar Hoyos Cillero. Erizaintza I Saila. EHUko Erizaintzako Unibertsitate Eskola.
Ikasle laguntzaileak: Lorena Hierro-Olabarri Salgado, Olaia López Macias. Fisiologia Saila. EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatea.
Bideo ekoizpena: Zuriñe Soto Cotorro. Multimedia Laborategia. EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatea.
Helburuak
Material honen funtsezko helburua zera da: baliabide didaktiko bat eskaintzea, gizakiaren gorputz-forma eta gorputz-konposaketa aztertzeko teknika irakasteko zein ikasteko. Horretaz gainera, graduko ikasketa berrietara egokitua dago materiala, eta multimedia baliatu da, kontzeptu praktikoak errazago ezagutarazteko.
Norentzat
Arlo zientifiko askotan balia daiteke ikasmateriala: medikuntzan, odontologian, erizaintzan, fisioterapian, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan, eta bereziki giza gorputzaren nutrizio-egoera eta errendimendu fisikoa aztertzen diren arloetan. Beraz, Giza Fisiologia, Fisiologia Medikoa, Giza Elikadura eta Kirol Fisiologia irakasgaietan erabil daiteke.
Edukia
Lanaren gaia antropometria teknikaren protokoloa da. Horrekin batera, honako hauek ere lantzen dira: protokoloa zer eredu teorikotan oinarritzen den, eta somatotipo kontzeptua zer den.
Materialaren atalak:
- Kontzeptu orokorrak: antropometria teknikaren oinarri teorikoak ezagutzeko dokumentua.
- Protokolo antropometrikoa: neurri antropometrikoak zein dira eta nola hartzen dira ezagutzeko eta praktikatzeko dokumentua eta bideoa ikus daitezke.
- 3. Datuak erregistratzeko lan-fitxa: ikasleek neurriak hartzeko eta datuak erregistratzeko fitxa
- Interpretatzeko eta balioesteko formulak eta erreferentziazko taulak: jasotako datuak ezagutzeko, ulertzeko eta aplikatzeko.
- Bibliografia: erabilitakoa zein ikasleek kontsultatzekoa.
- Materialaren ebaluazioa. Material hau hobetzeko asmoz, erabiltzailearen iritzia jasotzeko inkesta.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Antropometria teknika
pdf, 1 MB