Aparatu lokomotorraren disekzio-gidaliburua

Egileak

Leire Reguero Acebal, Giza Anatomia eta Enbriologia arloko irakasle agregatua, Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU.

Almudena Ramos Uriarte, Giza Anatomia eta Enbriologia arloko irakasle atxikia, Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU.

Pedro R. Grandes Moreno, Giza Anatomia eta Enbriologia arloko katedraduna, Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU.

Helburuak

Gidaliburu honen helburua da ikaslea giza gorpuen disekziora hurbiltzea. Disekzioa tresna ezinbestekoa da Anatomiaren ikaskuntzarako. Alde batetik, giza gorpua aztertzeak Anatomiako kontzeptuen ulermena errazten du, eta, bestetik, benetako gorpuak erabiltzeak ikasleei naturan dagoen (eta, hortaz, baita anatomian ere) aniztasuna erakusten dio. Giza Anatomia II irakasgaian, Medikuntzako ikasleek lehenengo kontaktua daukate giza gorpuaren disekzioarekin. Hain zuzen ere, bai disekzio-teknikak bai eskualde anatomikoen deskribapenak ikasten hasi behar dute. Beraz, oso lagungarria da ikasleek irakasgaian zehar ikasi behar dituzten disekzio guztiak gidaliburuan edukitzea.

Norentzat

Eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Graduko lehenengo mailako ikasleei zuzenduta dago, Giza Anatomia II irakasgaian erabiltzeko.

Edukia

Gidaliburua 20 disekzio-saioz osatuta dago, 3 ataletan banatuta:

  • Enborra eta garondopea
  • Goiko gorputz-adarra
  • Beheko gorputz-adarra

Urtea

2020

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.