Buru-idunetako nerbio-gihar taldeak

Egileak

Jon Jatsu Azkue Barrenetxea Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle titularra da.

Helburuak

Gorputza higitzea giharren betekizuna da, batetik gorputza bera lekuz eta jarreraz aldatzeko, baina baita gorputzaren barruko organoen eta atalen tokian tokiko mugimenduak gauzatzeko ere. Iduneko giharreria gehienbat buruaren eta idunaren beraren mugimenduez arduratzen da, eta burukoak, aldiz, elikatze-sistemaren hainbat eginkizunez (murtxikatzeaz, adibidez), mihia higitzeaz, eta irensteko eta ahotsa sortzeko beharrezko diren mugimenduez ere bai.

Ikasmaterial honetan, buruaren eta idunaren eskualdeetako giharreriaren eta horiei uzkurtzeko aginduak bideratzeaz arduratzen diren nerbioen anatomia da hizpide.

Norentzat

Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologiako Graduko eta Medikuntzako Graduko ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

Giharren deskribapenak taldeka antolatuta daude, talde bakoitzaz arduratzen den nerbioaren arabera:

  • Trigemino nerbioaren gihar taldea eta murtxikatze-nerbioaren topografia.
  • Aurpegi-nerbioaren gihar taldea eta nerbioaren beraren topografia.
  • Mihi-eztarrietako nerbioaren gihar taldea eta nerbioaren beraren topografia.
  • Vagus nerbioaren gihar taldea eta zintzur-nerbioen topografia.
  • Nerbio gehigarriaren gihar taldea eta nerbioaren beraren topografia.
  • Hipogloso nerbioaren gihar taldea eta nerbioaren beraren topografia.
  • Hioide azpiko giharreria.
  • Orno-aurreko eta orno-alboko giharreriak.
  • Idun-plexuaren eta idun-lakioaren topografia.

Urtea

2019

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.