Droga-mendekotasunetako esku-hartzeei gerturatze bat

Egileak

Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakasleak (Psikologia, Psikologia eta Komunikazioa, Droga-menpekotasunak, Fisioterapiari Aplikatutako Psikosoziologia).

Psikiatria Saila
Neurozientziak Saila.
Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
    

Neurozientzia Saila.
Helbide elektronikoa: virginia.guillen@ehu.eus Telefonoa: 946015616

Helburuak

Droga-kontsumoak oso bilakaera nabarmena izan du azken 20 urte hauetan.

Droga-mendekotasunei buruzko azterlan txiki honetan, kontsumo jakin batzuk eta mendekotasuna sortzen duten zenbait portaera bereizten dira,  gure gizartean eragina dutenak. Baliagarri zaizkigulakoan, lan honetan, droga-mendekotasunen arloko sailkapenak, definizioak eta ezarritako esku-hartzeak aurkeztu ditugu.

Gai honek garrantzi handia du gizartean, oro har; gure ingurunean dakartzan arazoengatik, bereziki. Horregatik, nabarmentasun handia dauka.

Testu hau ALKOHOLISMOAREN DIAGNOSTIKOAREN GARRANTZIA, ALKOHOLAK SOR DITZAKEN KOADRO KLINIKOAK KONTUAN IZANDA testuaren osagarria da. Bi testu horien helburua hauxe da: ikasleei laguntzea tratatuko dituzten gaixoak ondo diagnostikatzen eta tratamenduan jartzen.

Lan honen helburu nagusia abusu- eta mendekotasun-patologiak diagnostikatzeko oinarrizko irizpideak eta egitura ulertaraztea da, eta bai droga-mendekotasun ez-alkoholikoak tratatzeko aukera terapeutiko nagusiak ezagutaraztea ere.

Droga-mendekotasunetan, lehen urratsa da sendatu beharreko arazo bat dela onartzea. Kalte organikoak tratatzeaz gainera, talde-terapiak eta bakarkako elkarrizketak ere beharrezkoak izaten dira edozein droga borondatez uzteko, abstinentzia hartzen baita helburu.

Mendekotasun-nahasteak tratatzeko, zenbait arazo kroniko eta errepikakor zaindu behar dira. Faktore horiek maneiatzeko edo prebenitzeko, pertsonen bizitzaren arlo guztiak aztertu behar dira, larritasun-maila ahaztu gabe.

Norentzat

Ikasmaterial hau hainbat gradutan izan daiteke erabilgarri: Medikuntzan, Erizaintzan, Fisioterapian, Odontologian, Gizarte Lanean, Hezkuntzan, Enpresen eta Administrazio Zuzendaritzan, Politika Zientzietan eta Kudeaketa Publikoan. Material hau, oro har,  osasungintzako zein hezkuntzako profesionalentzat izan daiteke baliagarri, baina baita publiko orokorrarentzat ere.

Edukia

Medikuntza, drogamendekotasunak

AURKIBIDEA

1. atala. Adikzioa eta normaltasuna.

  • 1.1. Diagnostikorako erabilitako sailkapen-sistemak
  • 1.2. Drogen sailkapena
  • 1.3. Substantzien abusua eta mendekotasunaren inguruko definizio batzuk eta diagnostikatzeko irizpideak
  • 1.4. Substantziekin erlazionatutako asaldurak: mendekotasunak.
  • 1.5. Patologia duala.

2. atala. Droga-mendekotasun ez-alkoholikoaren tratamendua eta pronostikoa

  • 2.1. Tratamenduaren helburu nagusiak
  • 2.2. Prochaska eta Diclementeren eredu kognitiboa desintoxikazioan
  • 2.3. Terapiari buruzko azalpen batzuk
  • 2.4. Alkoholaren neurririk gabeko erabilera eta alkoholismoa
  • 2.5. Alkoholaren kontsumoa detektatzeko galdetegiak
  • 2.6. Populazio artean egiten diren ohiko galdera eta erantzun batzuk drogei buruz
  • 2.7. Euskal Autonomo Erkidegoan sortutako adierazle batzuk

3. Erreferentziak eta gomendutako bibliografia

Eranskinak

  • 1. Eranskina. Drogei buruzko Munduko, Europako eta Espainiako planak, txostenak eta drogak prebenitzeko materialak jasotzeko web-orriak
  • 2. Eranskina. EAEn argitaratutako drogen kontsumoen datuak (Datu iturria: Euskadi eta drogak)

Urtea

2017

Gaia

Medikuntza

ISBN

978-84-9082-240-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.