Enbriologia Esperimentala. Praktika-gidaliburua
Egileak
- Almudena Ramos Uriarte, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientziak Saileko irakasle atxikia.
- Leire Reguero Acebal, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientziak Saileko irakasle atxikia.
Koordinatzailea:
Leire Reguero Acebal
Helburuak
Lan-koaderno honen helburua da ikaslea Enbriologia Esperimentalera hurbiltzea. Gainera, printzipio etikoetan oinarrituta, animaliekin egindako esperimentazioa bideo batekin ordezkatzen da. Horrela, Medikuntza Graduko Enbriologia Medikoa irakasgaiko praktiketan lantzen den edukia sakontzeko aukera eskaintzen zaio ikasleari, eta irakasleari metodologia berriak aplikatzeko aukera.
Norentzat
Eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Graduko bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago, Enbriologia Medikoa irakasgaian erabilia izateko.
Edukia
1. DISEINU ESPERIMENTALA
1.1. Enbriologia Esperimentala eta Teratologia
1.2. Enbriologia Esperimentalari buruzko ikerketaren helburuak
1.3. Talidomidaren auzia
1.4. Ikerketa preklinikoak eta klinikoak
1.5. Teratologiari buruzko ikerketa baten diseinua
2. PROZEDURA ESPERIMENTALA
2.1. Esperimentuetan erabiltzen diren animaliak
2.2. Teratogenoa eman
2.3. Sufrimendu-mailaren balorazioa
2.4. Enbrioiak zesareaz atera (bideoa)
2.5. Enbrioien azterketa makroskopikoa
2.6. Enbrioien azterketa mikroskopikoa
3. AUTOEBALUAZIOA
4. KASU PRAKTIKOA
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.