Genero-ikuspuntua osasunean

Egileak

Elena Diaz Ereño Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle agregatua da.

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusia unibertsitate mailan, osasun zientzietako garapen eta hedapenean genero-ikuspuntuaren txertaketa sustatzea da. Horretarako, argitaratu diren hainbat gida, ikerlan, analisi-tresna, eta dokumentu ofizialak lantzea proposatzen da, hausnarketa eta eztabaida bultzatzeko nahian.

Material didaktiko hau erabili ohi da UPV/EHUko Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra: Berdintasun Eragileak, Berezko Tituluan. Zehazki, Berdintasun Politikak deituriko moduluan garatzen da, Osasuna, gorputza eta sexualitatea izendatutako gaiaren barruan. Eskuragarri duzun bertsioa euskarara itzuli da, eta bide batez berrikusi, gaurkotu eta bere eragin mugak zabaldu ere.

Norentzat

Osasun zientzietako graduetan erabiltzeko: Medikuntzan, Erizaintzan, Giza Nutrizioko eta Dietetikan, Psikologian, Odontologian eta Fisioterapian. Batik bat, gaixotasunak irakasterakoan (etiologia, sintomatologia, tratamendua, prebentzio, epidemiologia) alderdi desberdinetatik landuz, ikuspuntu inklusiboarekin eta zeihartasun gutxiagorekin.

Edukia

Ondorengo gaiak jorratzen dira:

  • Terminologiaren erabilera: Sexu eta genero
  • Genero-azterketa osasunean nola aplikatu (eredu bat)
  • Osasun-ikerketa genero-ikuspegiarekin mahai-ingurua (2013ko azaroan)
  • Genero-ikuspuntua osasunaren irakaskuntzan nola txertatu (ideiak batzuk)

Dokumentuan eztabaida eta hausnarketa sustatzeko 10-12 galdera txertatuta dira.
Indibidualki zein taldeka egin daitezke, foroan partekatzeko edota ariketa moduan ebazteko.
Abiapuntu bat besterik ez dira, zuk gehiago asmatu ditzazun.

Urtea

2020

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.