Giza Fisiologiarako Oinarri Dietetiko-Nutrizionalak

Egileak

Janire Urrutia, Olatz Landeta, Miren Revuelta, Elena Diaz Ereño (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak)

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusia irakasleentzako gida bat izatea da. Material honekin irakasleak irakaskuntzarako zenbait baliabide izango ditu, irakasgaia aurrera eramateko orientazio eta laguntza emanez.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia graduko “Fisiologia eta Nutrizioa” deituriko irakasgaia lantzeko sortu da. Horrez gain, Medikuntza graduko “Fisiologia Medikoa I” eta Fisiologia Medikoa II” irakasgaiak lantzeko ere erabil daiteke. Halaber, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eskaintzen diren lau graduen lehenengo eta bigarren mailetako irakasleek ere erabil dezakete, batez ere oinarrizko nutrizioko eta dietako kontzeptuak lantzen direnean.

Edukia

Zazpi atal nagusitan banatu dugu ikasmateriala:

0. SARRERA
1. ELIKATZE-FUNTZIOA. DIETA OSASUNTSUA
2. MAKROMANTENUGAIAK
3. MIKROMANTENUGAIAK
4. NUTRIZIO-EGOERAREN EBALUAZIOA
5. ELIKADURA-PORTAERAREN NAHASMENDUAK
6. AHOKO ETA HORTZETAKO NUTRIZIO-OSASUNA

Urtea

2023

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.