Giza garezur-aurpegien garapena

Egileak

Jon Jatsu Azkue Barrenetxea Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle titularra da.

Helburuak

Enbriologiak gorputzaren morfogenesia eta jaio aurreko garapena ditu aztergai, hau da, zelula bakar bat izatetik gorputzeko organo eta atal guztiak sortu eta berariazko egiturara iristeraino daraman bidea, bilakaera horretan gertatzen diren eraldaketa eta transformazio nagusi eta txikiak barne. Ikasmaterial honetan buruaren eta aurpegiaren eskualdea nola sortzen eta anatomiaren ikuspegitik garatzen den deskribatzen da.

Burua eta aurpegia gorputz-atal nagusiak ditugu, ez soilik han daudelako arnasbideen sarrera eta elikagaiak murtxikatzeko baliabideak, baina baita han direlako ingurumenarekin harremanetan izateko zentzumenak, beste izakiekin komunikatzeko keinuak sortzen dituen giharreria eta, jakina, gure kontzientzia sortzen duen organoa, garuna. Buruaren eta aurpegiaren eskualdeko jaiotzetiko akats eta gaixotasunen bilakabideak ezin dira horien morfogenesia behar bezala ezagutuz besterik ulertu, eta egiteko horretan laguntzeko helburua du ikasmaterial honek.

Norentzat

Osasun Zientzietako diziplina guztietako ikasleei zuzendua da oro har, baina bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologiako Graduko ikasleei.

Edukia

Irakurgai honen lehenengo atalek gorputz osoaren morfogenesi orokorra dute aztergai. Ondoren, buruko eta aurpegiko eskualdeen garapena da hizpide, aho-barrunbearen sorrera eta hortz-haginen morfogenesia barne.

Urtea

2019

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.