Immunologiako praktika-gidaliburua

Egileak

Rosario María San Millan Gutierrez: Leioako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea. Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila. Helbide elektronikoa: rosario.sanmillan@ehu.eus. Telefonoa: 946012779

Joseba Bikandi Bikandi: Gasteizko Farmazia Fakultateko irakaslea. Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila. Helbide elektronikoa: joseba.bikandi@ehu.eus. Telefonoa: 945013914

Helburuak

Nahiz eta Immunologia zientzia nahiko berria izan, Immunologiaren arloan aurrerapenak izugarriak izan dira azken urteotan. Immunologian oinarritutako teknika asko garatu dira, eta horiek guztiek garrantzi handia izan dute oinarrizko immunologian zein beste esparru batzuetan.

Gida honen helburua da zenbait oinarrizko teknika immunologiko aurkeztea eta eskaintzea immunologiari buruzko praktikak egin behar dituen edonori, ikasle izan zein irakasle izan. Immunologia-arloko praktikak egiten dira UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Farmazia Fakultatean. Beraz, gida hau erabilgarria izan daiteke hiru fakultate horietan egiten diren  Immunologiako zenbait praktikatarako.

Gidan aurkezten diren praktika guztietan elementu hauek agertzen dira: sarrera eta helburu laburrak, beharrezko materiala, praktikaren garapena eta teknikaren irakurketa/interpretazioa.

Norentzat

Ikasmaterial hauek hainbat titulaziotan izan daitezke erabilgarri: Medikuntzan, Odontologian, Biokimika eta Biologia Molekularrean, Bioteknologian, Biologian, Farmazian, eta Giza Elikadura eta Dietetikan. Oro har, material hauek baliagarriak izan daitezke immunologiako oinarrizko praktikak landu nahi dituen edonorentzat.

Edukia

Immunologia- eta mikrobiologia-laborategian jarraitu beharreko arau orokorrak

1. Saguen zelula mononukleatuak lortzeko prozedura
2. Zelula-esekiduren kontzentrazioaren kalkulua kontatzeko ganbaretan
3. Zelulen bideragarritasunaren kalkulua: bizi-tindaketa Trypan urdinarekin
4. Makrofagoen fagozitosi-ahalmenaren balorazioa

Antigeno-antigorputz interakzioak: aglutinazioa, immunodifusioa eta prezipitazioa
5. Aglutinazioa portan: odol-taldeen identifikazioa
6. Aglutinazio ez-zuzena hodian: Brucella abortus bakterioaren aurkako serumeko aglutininen detekzioa
7. Prezipitazioa agarosazko gelean: immunodifusio bikoitza (Outchterlony)

Antigorputzen detekzioa immunofluoreszentzia ez-zuzenaren eta entzimoimmunoprobaren bidez
8. Immunofluoreszentzia ez-zuzena (Indirect ImmunoFluorescence: IIF): Candida albicans legamien kontrako antigorputz espezifikoen detekzioa
9. Immunofluoreszentzia zuzena: giza odol periferikoan dauden B eta T linfozitoen detekzioa eta kontaketa
10. ELISA (Enzyme Linked ImmunoSorbent Assay): Candida albicans legamien kontrako antigorputz espezifikoen detekzioa

Urtea

2015

Gaia

Medikuntza

ISBN

978-84-9082-199-2

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.