Mikrobiologia Medikoa II

Egileak

Miren Basaras Ibarzabal, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Mikrobiologiako irakaslea. e-posta: oipbaibm@lg.ehu.es

Helburuak

Material hau Medikuntzako lizentziaturako bigarren zikloan enborrezkoa den Mikrobiologia medikoa II irakasgaian erabiltzen da. Helburu nagusiena mikrobiologia klinikoa aztertzea da.

Norentzat

Material didaktiko hau Medikuntzako lizentziaturako 2. zikloan dauden ikasleentzat bideratuta dago printzipalki. Era berean, osasun arloan dauden beste lizentziatura batzuen ikasleentzat ere (Odontologia, Farmazia) erabilgarria izan daiteke.

Edukia

Lana hamalau gai ezberdinetan banatua dago. Lehenengo biak infekzioen irizpide orokorrak eta tratamenduaren oinarriak azaltzen ditu.

Hurrengo gaietan infekzio-sindrome nagusien etiologia eta patogenia aztertzen da. Gaixotasun infekziosoak sortarazitako patogenoak, patogenizitate-mekanismoak, gaixoaren faktoreak, diagnostikoa eta erabili beharreko tratamendua ikusten da gorputzeko alde ezberdinetan: goiko, erdiko eta beheko arnas-traktua; larruazala; artikulazioak; odol-zirkulazioa; urdail-hesteetako traktua; nerbio sistema zentrala; gernu-traktua.

Bestalde, ospitale barnean, sexu harremanen bidez edo animaliei esker garraia daitezkeen infekzioak azaltzen dira. Azkenik, fetuak eta jaioberriak izan ditzakeen infekzioak aztertzen dira.

Ariketa moduan, kasu kliniko ezberdinak proposatzen dira gaixotasun infekziosoen etiologia, patogenia, diagnostikoa eta terapeutika aztertzeko.

Urtea

2005

Gaia

Medikuntza

ISBN

84-8373-607-1