Mikrobiologia Medikoa. Laborategiko praktiken gidaliburua

Egileak

Miren Basaras Ibarzabal, Adelaida Umaran Sanchez

Helburuak

Mikrobiologia Medikoaren Laborategiko Praktikei buruzko materiala euskaraz sortu eta sarean ipini dugu, ikasleek laborategira joan aurretik ikusi ahal izateko. Honela nahi dugu ikasleek praktikak hasieratik jarrera aktiboz egitea.

Norentzat

Medikuntza, Odontologia eta beste osasun-arloko Lizentziaturako euskal ikasleek egin behar dituzten laborategiko praktikak modu autonomoan egin ahal izateko material egokitua da.

Edukia

Materiala hiru atal nagusi izango ditu:

  • Lehen atalean, Mikrobiologiako laborategian hartu behar diren segurtasun-neurriak eta hondakin mota guztiekin nola jokatu behar duten zehazten da. Diagnostiko Mikrobiologikoaren oinarrizko teknikak eta prozedurak ere azaltzen dira modu laburrean.
  • Bigarren atala laborategiko praktiken fitxa bilduma da: fitxa bakoitzean aipatzen dira praktikaren helburuak eta erabili behar diren tresnak eta materialak; prozedura erakusteko eskema, bideo txiki bat eta irudiak eransten dira. Praktikarekin lotura duten gai teorikoak ere aipatzen dira. Atal honen bukaeran praktika bakoitzean ikasleak lortu dituen emaitzak jasotzeko orri bana dago irakasleak ebaluatzeko lekua duena.
  • Hirugarren atala 112 irudien mikrobiologiako atlasa da. Bakterio, onddo, protozoo eta helminto patogenoen irudi mikroskopikoak eta beste identifikazio-frogen irudiak biltzen ditu

.

Urtea

2009

Gaia

Medikuntza

ISBN

978-84-692-3430-3 Egileak: Miren Basaras ( miren.basaras@ehu.es , 946012852) eta Adelaida Umaran ( adelaida.umaran@ehu.es , 946012850) mikrobiologiako irakasle titularrak dira Medikuntza eta Odontologia fakultatean. UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean lan egiten dute.

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.