Minaren ebaluazioa eta tratamenduaren oinarriak
Egileak
Alberto Martinez Ruiz, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Anestesia eta Bizkortze eta Minaren Terapia zerbitzuko sailburua. Euskal Herriko Unibertsitateko Kirurgia Departamentuko irakasle elkartua da; Itxaso Calvo Santibañez, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Anestesia eta Bizkortze eta Minaren Terapia zerbitzuko mediku atxikia da eta Ane Igeregi Basabe, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Anestesia eta Bizkortze eta Minaren Terapia zerbitzuko mediku egoiliarra da.
Helburuak
Izugarriak dira minaren tratamenduari loturiko medikuntza-gastuak eta ezintasun, soldata- eta ekoizpen-galerak (AEBn 600.000 milioi dolar).
Tratamenduan aurrerapauso garrantzitsuak eta hasieratik gogor tratatzeko saiakerak egin diren arren, bada paziente talde bat, min kronikoak jota, botika edo tratamendu eraginkorrik ez daukana.
Hortaz, badakigu populazioaren bizi-kalitatean oso gogor eragiten duela, hala nola familian, gizartean eta norbanakoaren esparruan.
Osasun publikoarentzat arazo garrantzitsua da, eragin sozioekonomikoa dela eta. Gainera, osasun-zerbitzuak erabiltzeko arrazoi ohikoenetakoa da.
Minaren esperientzian, faktore biologikoez gain, alderdi emozional eta sozialek ere eragiten dute.
Nahitaezkoa da faktore horiek guztiak ezagutzea, bai eta haien arteko erlazioa ere, minaren tratamendua integrala eta dimentsio eta esparru orotakoa izan dadin.
Minaren kontrol hobea lortzeko eta jasaten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, tratamendu analgesikoaz gain neurri ez-farmakologikoak eta bizi-estilo osasungarriak bultzatu beharko lirateke (estresa saihestea, erlaxatzen ikastea, ekintza atseginak gauzatzea, lehenestea, egunak planifikatzea, erritmo egokian bizitzea, atseden hartzea, pentsamendu ezkorrak saihestea…).
Pazienteen eta profesionalen informazioaren eta formazioaren bitartez, garrantzitsua da pertsona ardatz duen kudeaketa bultzatzea.
Liburu honen helburua da alderdi horietan guztietan sakontzea, ikuspegi integral eta diziplina orotakoa emanez.
Norentzat
Minaren eskuliburu hau bai Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako ikasleei, bai Ospitaleko edozein Mediku Espezialistari zuzenduta dago.
Edukia
Minaren ebaluazioa eta tratamenduaren oinarriak azaltzen duen eskuliburua, 16 gaitan zatituta.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.