Psikologia Medikoa. Ariketa praktikoak

Egileak

  • Naiara Ozamiz, Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea.
  • Miren Agurtzane-Ortiz eta Virginia Guillén, Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.

Helburuak

Irakasgaia Medikuntza graduko 1. mailan irakasten da, lehenengo lauhilekoan. 6 kreditu ECTS ditu, eta eskola magistralak, gelako praktikak, laborategi praktikak eta mintegiak ditu. Irakasgaiaren helburua ikasleak pertsonekin lan egiteko beharrezko diren gaitasun eta trebetasunak lortzea da. Horrela, irakasgaia ikasleek, modu praktiko batean, gaixoa ezagutzen eta tratatzen ikas dezaten antolatuta dago; gerora, Etika Medikoa, Komunikazioa eta Harreman Klinikoa irakasgaian (3. mailan) komunikazio gaitasunak jorratzen dituztenean, mediku-paziente harremanerako oinarriak ezagutu ditzaten.

Psikologia Medikoa irakasgaian, gaixoen, familien eta profesionalen arteko harremanak lantzen ditugu, ezinbestekoa baita hori ezagutzea laguntza mediko egokia eman ahal izateko. Modu horretan, ospitale eta osasun‐zentroetan prestakuntza‐aldia hasi aurreko urteetan, ikasleek osasun mentala esperientziaz ezagutzen dute, eta autoezagutza areagotzen dute.

Psikologia ikasgaiaren helburu espezifikoak honakoak dira: 1. Gizakiaren nortasuna eta giza jokabidea ezagutzea. Inguruneak eta ikaskuntzak gizakiarengan duen eragina identifikatzea. 2. Eduki emozional eta erantzun fisiologikoen artean dauden harremanak ezagutzea eta horietaz hausnartzea, lotura psikosomatikoak ulertzeko eta horiek aztertzeko. 3. Bizitzako aro desberdinetako aldagai psikologikoak, funtzio kognitiboak eta horien psikopatologia balioestea (hausnartu, diagnostikoa egin eta orientatu). 4.Gaixotzearen gatazka psikologiko eta soziokulturalak aztertzea; gaixotasunen agerpen eta eboluzioa ulertzea, eta psikoterapia motak ezagutzea.

Praktika-liburu honen bitartez, aipatutako gai horiek jorratuko dira.

Norentzat

Ariketen bilduma hau Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza ikasleentzat da.

Edukia

1. Nortasuna
1.1. Nortasuna ebaluatzeko teknikak
1.2. Nortasunaren galdetegi baten autoaplikazioa. Zuzenketa. Interpretazioa
1.3. Proba proiektiboak. Proba proiektibo batekin talde-praktika

2. Emozioak
2.1. Emozioaren ebaluazio kognitibo-subjektiboa
2.2. Emozioaren galdetegi baten autoaplikazioa
2.3. Emozioen osagai fisiologikoa
2.4. Adimen emozionala

3. Psikopatologia
3.1. Kasu klinikoak
3.2. Zinema eta psikopatologia
3.3. Psikopatologia eta estigma


4. Oroimena eta narriadura kognitiboa

5. Dolua

6. Supergaitasun intelektuala

Urtea

2019

Gaia

Medikuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.