Zelulen biologia
Egileak
Alicia García de Galdeano Zaldivar. Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Helbide elektronikoa: alicia.garciadegaldeano@ehu.es. Telefonoa: 946012822.
Helburuak
Lanaren helburu nagusia gure gorputzeko zelulen antolaketa eta jarduera orokorra ulertzea eta integratzea da. Ikasmateriala garatu da funtsean, Medikuntzako graduaren "Zelulen Biologia" irakasgaian jarraitzen den metodologia sustatzeko: gelan egiten diren jarduerak (ariketak, problemak, ikaskuntza aktiboa) ikasleak jarraitu ahal izateko.
Norentzat
Ikasmaterial hau Medikuntzako 1. mailan dauden ikasleentzat prestatuta dago bereziki. Era berean, unibertsitate mailako informazio-iturri bat izan daiteke osasun arloko edozein ikaslerentzat edo orokorrean gaian interesa duen edonorentzat. Bestalde bigarren hezkuntzan biologia irakasten duenarentzat ere izan daiteke erabilgarria.
Edukia
Lana sei ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean hiru gai daude: zelulen antolaketa nagusiak konparatzen dira eta zelulen eboluzioa aztertzen da. Atal honen helburua zelularen kontzeptua finkatzea da.
Hurrengo ataletan animalia-zelularen egitura nagusiak eta egitura horiei loturiko prozesuak aztertzen dira. Zehazki atal bakoitzaren edukia ondokoa da:
- 2. Atala (2 ikasgai): Zelularen nukleoa eta gai genetikoa.
- 3. Atala (2 ikasgai): Mintz zelularren egitura eta garraio-funtzioak.
- 4. Atala (4 ikasgai): Barneko mintz-sistema eta trafiko besikularra.
- 5. Atala (2 ikasgai): Jarduera metabolikoa.
- 6. Atala (4 ikasgai): Zitoeskeletoa eta mugimendu zelularrak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Zelulen biologia
pdf, 7 MB