Farmakologia Odontologian: kasu praktikoen eskuliburua

Egileak

Nerea Jaureguizar Albonigamayor eta Teresa Morera Herreras. Farmakologia Saila. EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.

Helburuak

Proposatutako ikasmaterial honetan, arazoetan oinarritutako ikaskuntza teknika didaktiko gisa aurkezten da Farmakologia lantzeko Odontologiako Graduan. Bereziki material oso erabilgarria izan daiteke Farmakologia Orokorra eta Klinikoa eta Farmakologia Aplikatua eta Larrialdiak Odontologian Odontologiako Graduko ikasleentzat, bai eduki teorikoak ulertzeko eta osatzeko, bai etorkizuneko odontologoaren jarduera praktikoen ikasprozesurako. Izan ere, azken hori da materiala argitaratzearen helburu nagusia: Odontologiako ikasleak praktika klinikoan behar izango dituen farmakoak era arrazionalean erabiltzea bermatuko duen ikasmateriala eskaintzea.

Norentzat

Odontologiako Graduko ikasleei zuzendua.

Edukia

Farmakologia Odontologian: kasu praktikoen eskuliburua diseinatuta dago ikasleak, kasu praktikoak ebatziz, modu autonomoan Farmakologiaren alderdi garrantzitsuenak landu ditzan. Horrela, Odontologiaren arloan gehien erabiltzen diren talde terapeutikoei helduko dieten kasu klinikoak planteatzen dira, baita beste espezialista batzuek agindutakoak ere, odontologoak agindutako farmakoekin elkarrekintzak sorraraz ditzaketenak, eragin kaltegarrien eta toxikotasunaren iturri izanik, edo, bestela, eraginkortasun terapeutiko eza eraginez. Horrez gain, kasu praktikoak planteatzen dira eraginkortasunean eta segurtasunean oinarritutako farmakoak zentzuz agintzeko; horrela, ikasleak paziente jakin batentzat (haurduna, adinekoa, haurra...) egokiena den tratamendu farmakologikoa hautatu beharko du. Guztira, lanak 18 kasu kliniko biltzen ditu.

Urtea

2022

Gaia

Odontologia

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.