Odontologiako Biomaterialak Praktika Eskuliburua

Egileak

Maitena Urberuaga Erce Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko eta Odontologia Graduko eta Estomatologia I Saileko irakaslea da.

Helburuak

Irakaskuntza-gida honen helburua Odontologia Graduko Biomaterialak Odontologian irakasgaian landuko diren gai teorikoen lanketa praktikoa eskaintzea da bestelako material osagarriak (bideoak, artikuluak, etab.) proposatuaz batera. Gainera, landutako material horri buruz hausnartzeko eta, ondorioz, ikasleek odontologiako biomaterialen manipulazio eta erabilerari buruz dituzten ulermen-zailtasunak eta interes berriak identifikatzeko eginda dago. Ikasketa errazteko argazki sorta bat eskaintzen du ikasmaterial honek, espresuki gai bakoitzerako sortua. Ikasleak ezagutza praktikoa eskuratuko du biomaterialak eraginkortasunez erabiltzeko eta, ondorioz, lanbidearen zereginak hobetzeko eta errazteko.

Ikasleek Biomaterialak Odontologian irakasgairako pizgarri bat aurkituko dute praktika-koaderno honetan

Norentzat

Liburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia Graduko ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

Landuko diren gai nagusiak:

  • Laborategiko araudiak
  • Inpresio-materialak
  • Igeltsua
  • Erretxinak
  • Betetzeko materialak
  • Zementuak
  • Lan-tresnak

Urtea

2022

Gaia

Odontologia

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.