Oklusioko praktiketarako gidaliburua

Egileak

Eneritz Bilbao Uriarte: UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II Saila.

Kristina Aizpuru Segurola: Odontologian lizentziaduna.

Joana Laña: UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II Saila.

Eduardo Ginestal: UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II Saila.

Helbide elektronikoa: eneritz.bilbao@ehu.eus

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusia da eskuliburu osagarria izatea Estomatologia II sailak ematen duen Hortz Protesia I irakasgaiko oklusioaren inguruko atalean egiten diren laborategiko praktiketarako .

Norentzat

Odontologiako graduko ikasleei zuzendua, hain zuzen, 2. mailako Hortz Protesia I irakasgaiko laborategiko praktiketarako.

Edukia

Prozeduren gidaliburua izango den heinean, ikasturtean zehar egin beharreko laborategi-praktiketako gida bat izango da. Praktika bakoitzari dagokion teoriaz gain, ezarritako jarduera bakoitzaren xehetasun guztiak azalduko dira.

1. praktika: Helburuen azalpena. Egitaraua. Eskuliburua eta materiala banatzea.
2. praktika: Alginatozko aztarnetatik igeltsuzko ereduak lortu. Moztu eta oinaldea eraiki «Split cast» teknika erabiliz (sei eredu ikasleko)
3. praktika: Zehaztu bi kondiloen zentroak elkartzen dituen ardatza. Hautazkoa eta zinematikoa. Bilatu diagnosirako eta tratamendurako behar diren erreferentziazko puntuak eta planoak.
4. praktika: Egin ahorako pletinak eta gauzatu arku gotikoaren erregistroa.
5. praktika: Igeltsuzko ereduak muntatzea gailurrarteko kontaktu gehieneko posizioan)
6. praktika: Igeltsuzko ereduak muntatzea erlazio zentrikoan
7. praktika: Argizaria erabiliz, bana-banako oklusioaren erregistroak. Alboetaranzko eta aurreranzko erregistroak.
8. praktika: Oklusioaren analisia gailurrarteko kontaktu gehieneko posizioan eta erlazio zentrikoan.
9. praktika: Oklusioaren miaketa.
10. praktika: Oklusioaren doikuntza banakako errestaurazioetan eta errestaurazioanitzetan
11. praktika: Zizelkatze selektiboaren)erabilera, oklusioaren doikuntza orokorrean.
12. praktika: Egindako lanak, eskuliburua eta materiala itzuli.

Urtea

2015

Gaia

Odontologia

ISBN

978-84-9082-148-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.