Praktika odontologikoak helduetan: eskuliburu osagarria
Egileak
Daniel Gutiérrez Acerol: UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II saila.
Eneritz Bilbao Uriarte: UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II saila.
Agurne Uribarri Etxebarria UPV/EHUko Odontologia eta Medikuntza Fakultatea. Estomatologia II saila.
Kristina Aizpuru Segurola Odontologian lizentziaduna.
Helbide elektronikoa: Eneritz.bilbao@ehu.eus
Helburuak
Ikasmaterial hau eskuliburu osagarri bat da Praktika Odontologikoa Helduetan irakasgaian ikasitakoa eguneroko praktika odontologikoan egiten diren jarduera klinikoetako lehen pausoetan erabiltzeko.
Norentzat
Odontologiako Graduko ikasleei zuzendua, 5. mailan praktika klinikoak dituzten ikasleei bereziki.
Edukia
Prozeduren gidaliburua izango den heinean, ikasturtean zehar egin beharreko lanetan ikasleentzako gida izango da.. Era erraz eta sinple batean, azalduko zaie behar duten guztia. Praktika Odontologikoa Helduetan odontologo baten errealitatearen entsegua da. Irakasleek zuzenduko badituzte ere, gaurko ikasleak etorkizunean lanean hasten direnerako prestatu nahi dira. Gidaliburu honek prozedura guztiak pausoz pauso laburbilduko dituenez, ikasleek edozein momentutan zalantzak argitzeko erabili ahalko dute.
Horretaz gain, liburuak tratamendua bukatu eta gero ikasleek pazienteari azaldu beharreko arauen inguruko argibideak batuko ditu. Instrukzio eran emango zaizkio pazienteari jarraibide lagungarriak tratamenduak eboluzio egokia izan dezan.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.