Adimen Emozionala Eskolan: Gaitasun sozialak jolasaren bitartez barneratuz
Egileak
Naiara Ozamiz Etxebarria, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientziak saileko Psikiatria irakasgaiaren irakaslea.
Helburuak
Eskolan adimen emozionalari gero eta garrantzi handiagoa ematen bazaio ere, oraindik lan asko dago egiteko. Haurtzarotik umeak emozioen garrantziaz kontzientziatzen baditugu eta horiek ondo maneiatzen irakasten badiegu, etorkizunean zailtasun emozional gutxiago izango dituzte. Heziketa emozionala onuragarria da haien bizitza pertsonalerako zein profesionalerako. Heziketa honetarako esku-hartzeak, gizartearen osasun mentalean eraginkortasuna izan dezaten, familian, eskolan eta gizartean egin behar dira. Lan honetan adimen emozionalari buruzko oinarriak azaltzen dira; horien garrantzia azpimarratzen da, eta eskolan egin daitezkeen hainbat ariketa proposatzen dira.
Norentzat
Eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko honako irakasgai hauetan da baliagarria:
- Medikuntzako Gradua: Psikologia medikua, Etika eta Komunikazioa.
- Psikologia Gradua: Eboluzioa eta jokabidea, Garapenaren Psikologia, Emozioa eta Gaitasun Sozioemozionalak, Hezkuntzaren Psikologia eta Garapen Psikologikoaren Sustapena.
- Haur Hezkuntzako Gradua: Hezkuntzaren psikologia, Haurtzaroaren psikologia.
- Lehen Hezkuntzako Gradua: Garapenaren Psikologia Eskola Adinean, Hezkuntzaren psikologia.
Edukia
1. LABURPENA
2. SARRERA
3. ADIMEN EMOZIONALA
4. ADIMEN EMOZIONALAREN GAITASUN-ESPARRUAK
4.1. Norberaren emozioak eta horien adierazpenaren kontzientzia
4.2. Autoerregulazioa
4.3. Baikortasuna eta motibazioa
4.4. Enpatia eta besteenganako konfiantza
4.5. Jendetasuna
5. ARIKETAK
6. ESKER ONAK
7. BIBLIOGRAFIA
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Adimen Emozionala Eskolan
pdf, 0 MB