Alzheimer motako dementzia
Egileak
Izarne Lizaso Elgarresta, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko "Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haren Garapena" saileko irakaslea. izarne.lizaso@ehu.es 943 015650
Helburuak
Lanaren helburu nagusiak bi dira: batetik, euskal ikaslea zahartzaroaren jakintza arloarekin lotuta dauden ezagutza interesgarrietara hurbiltzea. Bestetik, zahartzaro patologikoaren barnean Alzhemer motako dementzia balioesteko hainbat arloetako galde-sortak azaltzea. Hain zuzen ere, arlo kognitiboan, emozionalean eta ahaideekin erabiltzen diren galde-sortak ezagutaraztea.
Helburu zehatza, berriz, Alzheimer motako dementzia balioesteko hainbat tresna deskribatzea eta erabilera zuzena sustatzea da.
Norentzat
Material teoriko hau bereziki Psikologia Fakultateko "Helduaroa eta Zahartzaroaren Garapena" eta "Zahartzaroaren Psikologia" ikasgaietako ikasleentzat eta, Practicuma hezkuntzaren arloan diharduten ikasleentzat prestatu bada ere, beste ezagutza arlotako ikasleentzat (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte-hezkuntza, etab.), adineko pertsonekin lan egiten dutenentzat (gizarte-laguntzailea, erizaina, etab.), Alzheimer motako dementzia duen ahaideentzat eta, gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Ikas-materialaren lehenengo atalean, Alzheimer motako dementzia duen pertsonaren gaitasun kognitiboak balioesteko erabili ohi diren galde-sortak deskribatzen dira. Hain zuzen ere, MMSE, Mini-Mental State Exam; SPMSQ, Short Portable Mental Status; ADAS-COG, Alzheimer's Disease Assesment Scale eta GDS, Global Deterioration Scale.
Bigarren atalean, Alzheimer motako dementzia duen pertsonaren alde emozionala balioesteko galde-sortak izango dira mintzagai. Hain zuzen ere, honako galde-sorta hauek aztertuko dira: GADS, Goldberg Ansiety and Depression Scale; GDS/30 Geriatric Depression Scale; Zung-en Depresio Eskala eta HAS, Hamilton Anxiety Scale
Hirugarren atalean, Alzheimer motako dementzia duen pertsonaren ahaidearekin erabiltzen diren galde-sortak izango dira hizpide: zaintzailearen zama ezagutzeko galde-sorta; IQCODE, Informant Questionnaire on Cognitive Decline in the Elderly; Blessed, Tomlinson eta Rothen galde-sorta eta NPI, Neuropsychiatric Inventory.
Amaieran, gaiarekin erlazioa duen bibliografia, eranskinak eta taulen aurkibidea eskainiko dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Alzheimer motako dementzia
pdf, 0 MB