Arreta, pertzeptzioa eta motibazioa: ikas materialaren liburuxka

Egileak

Maria del Carmen Sanjuán Artegain, Gabriel Rodríguez San Juan eta Naiara Arriola Garicano, Psikologia Fakultateko irakasleak (Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta Garapena saila). Helbide elektronikoa: mariadelcarmen.sanjuan@ehu.es. Telefonoa: 94305741.

Helburuak

Testuliburu honen helburua da arreta-, pertzepzio- eta motibazio-prozesuak modu laburtu eta erlazionatu batean lantzen dituen erreferentziazko gidaliburu edo testua izatea da. Prozesu baten (motibazioa, adibidez) edo biren (arreta eta pertzeptzioa) gidaliburu zabalak aurkitu ahal izango ditu, baina gaur egungo ikasketa-planari dagokion irakasgai honi esleituriko lan-zama gainditzen dute. Liburu honen helburua ikasleari prozesu bakoitzaren inguruan eduki xumeen laburpen eta hautaketa bat eskaintzea da. Horri esker, ikasleak horien inguruko ikuspuntu argi eta koherente bat jaso ahal izango du. Horretarako, eta irakasgaiak eskatzen duen denbora mugatua delako, testuari "hitzaurre"-ikuspegia ematen saiatu gara.

Norentzat

Liburu hau Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiaren (Psikologia Graduko lehen mailako enborrezko irakasgaia, bigarren lauhilekoa) ikasleei zuzenduta dago. Irakasgai horretan irakasten diren hiru prozesu kognitiboak ikasten hasteko kontuan eduki beharreko oinarrizko ezagutza garrantzitsuen erreferentzia bat izateko nahian.

Edukia

1. PROZESU KOGNITIBOAK
2. PERTZEPZIOA
2.1. Sarrera historikoa
2.2. Aurretiko galderak
2.2.1. Gure zentzumen-organoek jasotzen dituzten seinaleak nola bihurtzen dira
burmuinak itzul dezakeen informazio?
2.2.2. Eta objektuak edo jendea ezagutzeko, istripurik ez izateko, Fakultaterako
bidea aurkitzeko, nola integratzen dira burmuinera iritsitako informazio
sentsoriala eta guk munduari buruz jadanik dugun ezagutza?
2.3. Pertzepzioa prozesu baten ondorioa da
2.4. Bi prozesamendu motatatik sortzen da pertzepzioa
2.5. Zein estimuluk gainditzen dute gure atalase sentsoriala?
2.6. Atalaseak neurtzeko psikofisikaren metodo klasiko batzuk
2.6.1. Mugen metodoa
2.6.2. Estimulu iraunkorren metodoa
2.7. Metodo klasikoek badituzte arazo batzuk, zergatik?
2.8. Seinaleen Detekzioaren Teoria (SDT)
2.8.1. Zer da sentiberatasuna?
2.8.2. Eta zer da erantzun-irizpidea?
2.8.3. Zertarako balio du SDTak?
2.8.4. Nola egiten dira kalkuluak SDTarekin?
2.9.Zein da pertzepzioaren eta prozesu fisiologikoaren arteko erlazioa?
2.9.1. Nola bihurtzen dira kanpoko energiak edo sustantziak burmuinak ulertzen duen "hizkuntza"?
2.9.2. Ikusmena
2.10. Zer da egokitzea?
2.10.1. Zer gertatuko litzateke gure begien mugimenduak geldituko bagenitu?
2.11. Zentzumen-sistemak elkarren artean independenteak dira?
2.12. Talamoak informazioa banatu eta antolatu eta gero, zer gertatzen da?
2.13. Gauzak nola daude irudikatuta kortexean?
2.14. Pertzepzioa prozesu fisiologiko bat baino gehiago da
2.15. Burmuinak zein datu jaso erabaki eta gero, datuak nola antolatzen ditu inferentzia hori egiteko? Banakako sentsazioak nola integratzen dira gure munduaren osotasunezko kontzepzioa sortzeko?
2.16. Inguruneko hainbeste estimulutatik, garunak zer informazio aukeratzen du ezagutza sortzeko?
2.17. Zer dira heuristikoak?
2.18. Nola hautematen ditugu formak?
2.19. Zer gertatzen da aurpegien pertzepzioarekin? Beste estimuluak bezalakoa da?
2.20. Eta mugimendua nola hautematen dugu?
2.21. Koloreak nola hautematen ditugu?
2.21.1. Argia
2.21.2. Eta koloreak nahasten ditugunean, zer hautematen dugu?
2.21.3. Kolorearen pertzepzioa azaltzen dituzten teoria nagusiak
2.21.3.1. Teoria sustatzen dituzten irudi-hondoko adibideak
2.21.4. Zein dira koloreak hautemateko urritasunak?
2.21.5. Kolorearen fenomeno batzuk
2.22. Sakontasunaren pertzepzioa nola lortzen dugu?
2.22.1. Burmuinak nola daki distantziak eta sakontasuna kalkulatzen?
2.23. Orduan, objektuak forma, distantzia, neurri eta mugimendu batekin hauteman baditugu, nola dakigu objektu bera ikusten ari garela nahiz eta objektua ikuspuntu desberdinetatik ikusi ?
3. Zer dira pertzepzio-ilusioak?
4. ARRETA
4.1. Sarrera
4.2. Sarrera historikoa
4.3. Sistema sentsorialera iristen diren estimulu multzo guztietan jar daiteke arreta?
4.4. Gure arretak alde batera uzten dituen munduaren elementuak prozesatzen ditugu?
4.5. Arretak zergatik hautatu behar du?
4.6. Eta zer informazio mota jasotzen du gure arretak?
4.7. Nola dago lotuta oroimenarekin?
4.8. Nola dago lotuta interesekin?
4.9. Eta kontzientziarekin ba al du zer zerikusirik?
4.10. Arreta gabe, ezer egin dezakegu ?4.11. Orduan, zein dira adi egotearen funtzioak?
4.12. Emozioek ba al dute erlaziorik arretarekin?
4.13. Eta arretak zer-nolako erlazioa du estimuluen esanahiarekin?
4.14. Eta multiatazek zer-nolako harremana dute arretarekin?
4.15. Orduan, oro har, arretan zer faktorek dute eragina?
4.16. Zenbat arreta mota daude?
4.16.1. Hautazko arreta
4.16.1.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko?
4.16.1.1.1. Entzunezko materialekin
4.16.1.1.2. Ikusmenezko materialekin
4.16.2. Arreta zatitua
4.16.2.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko?
4.16.2.1.1. Zeregin bikoitzaren paradigma
4.16.3. Arreta jarraitua
4.16.4. Arreta exekutiboa
5. MOTIBAZIOA
5.1. Sarrera
5.2. Zer da motibazioa?
5.3. Nolakoa da motibazioaren prozesua?
5.4. Motibazio fisiologikoak
5.4.1. Gosea
5.4.1.1. Zerk erregulatzen du gosea?
5.4.1.2. Orduan, obesitatea zergatik gertatzen da?
5.4.2. Behar sexuala
5.4.2.1. Zerk baldintzatzen du sexu-desira?
5.4.3. Arousala
5.5. Motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa
5.5.1. Intrintsekoa
5.5.2. Estrintsekoa
5.5.2.1. Pizgarria
5.5.2.2. Orduan, zein da errefortzuen eta pizgarrien arteko aldea?
5.5.2.3. Pizgarriaren koste ezkutua
5.5.2.4. Beraz, sariak beti mintzen du portaera?5.5.2.5.
5.6. Sariak ematekotan, beti hobe da honako hau kontuan hartzea. Motibazio kognitiboa
5.6.1. Helburuak
5.6.1.1. Helburu batek zer ezaugarri izan behar ditu motibazio-ahalmena izateko?
5.6.2. Autokontzeptua
5.6.2.1. Zein da autokontzeptuaren eta motibazioaren arteko erlazioa?
5.6.2.2. Zer egiten dugu?
5.6.3. Igurikitzeak
5.6.3.1. Autoeraginkortasuna
5.6.3.2. Besteen igurikitzeak
5.6.3.3. Ondorioen igurikitzeak
5.6.3.4. Kontrolaren igurikitzeak
5.7. Atribuzio kausalak
5.8 Motibazio soziala
5.8.1. Lorpena
5.8.2. Boterea
5.8.3. Afiliazioa

Urtea

2014

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9860-993-6

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.