Arreta, pertzepzioa eta motibazioa: lan-koadernoa

Egileak

Gabriel Rodriguez San Juan, Naiara Arriola Garicano eta Maria del Carmen Sanjuán Artegain

Helburuak

Lan-koaderno honen xede nagusia da ikasleei Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaian lantzen diren eduki teorikoen inguruko jarduera multzo bat eskaintzea. Helburu espezifikoa da ikasleak lortu dezala irakasgaiko ezagutzak eguneroko egoera eta fenomenoei aplikatzea. Metodologia honen bidez, ahalbidea eskaintzen zaio ikasleari jasotako informazioaren inguruan hausnar egiteko, eta, gainera, teoria hutsa baino harago doan edozein egoera erreali aplika diezaioke bere ezagutza.

Norentzat

Lan-koaderno hau UPV/EHUko Psikologiako Graduko lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, bereziki Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiko ikasleei.

Edukia

Lan-koaderno honetan, ikasleari Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiko alderdi garrantzitsuenen inguruko zenbait arazo, esperimentu, fenomeno, egoera edo kasu azalduko dira. Ikasleei arazo bakoitzari buruzko galdera bat edo gehiago egingo zaizkie. Galdera horiek aztertuz, ikasleek arretaren, pertzepzioaren eta motibazioaren prozesu kognitiboak argiago ulertuko dituzte. Adibideak beren esperientzietatik hurbileko egoera praktikoetan oinarrituta egotea lagungarri gertatuko zaie prozesu horien funtzionamendua ulertzeko.

Urtea

2016

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-9082-442-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.