Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa: praktika eskuliburua

Egileak

  • Naiara Arriola Garicano, EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta hauen Garapena Saileko irakasle Atxikia.
  • Maria del Carmen Sanjuán, EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta hauen Garapena Saileko irakasle Agregatua.
  • Gabriel Rodríguez San Juan, EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta hauen Garapena Saileko irakasle Agregatua.

Helburuak

Praktika-Eskuliburu honen planteamendua ikasleari Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaian lantzen diren eduki teorikoekin bat datozen jarduera multzo bat eskaintzean datza. Horrela ikasleak praktika bakoitza burutu aurretik jarduera bakoitzarekin zein konpetentzia landuko den, zein izango den praktika bakoitzaren helburua eta metodologia, eta hau nola ebaluatuko den jakin ahal izango du. Jorratuko diren jarduerak irakasgaiaren lau atal teorikoekin bat datoz. Horrela, atal bakoitzeko hainbat jarduera praktiko proposatzen dira. Jarduera bakoitza ebaluatzeko test motatako galderak proposatzen dira. Ikasleak eskuragarri izango ditu galdera hauek eskuliburu hau argitaratu duen irakasle talde berak egindako “Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa: Lan Koadernoan”.

Norentzat

Praktika-Eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Psikologiako Graduko lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, bereziki Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioko irakasgaiko ikasleei. Lan honek “Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiaren ikasmaterialaren liburuxka” liburu teorikoaren eta “Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa: Lan koadernoa” osatzera zuzendua dago.

Edukia

1. KUTXA BELTZAREN GERTURATZE ESTRATEGIA
2. PSIKOFISIKA KLASIKOA: kasu praktiko batera aplikazioa
3. SEINALEEN DETEKZIOAREN TEORIA
4. SENTSAZIOA eta PERTZEPZIOA: dastatze praktika
5. OBJEKTU BATEN PERTZEPZIOA VS. ARAZO BATEN PERTZEPZIOA
6. ARRETA EZARENGATIKO ITSUTASUNA
7. ALDAKETARI ITSUTASUNA
8. ARRETA MOTAK
9. EZKUTUKO INHIBIZIOA
10. STROOP EFEKTUA ETA ARRETA GABEZIA /HIPERAKTIBITATEA
11. HELBURUEN PAPER MOTIBATZAILEA
12. MOTIBAZIO ESTRINTSEKOA ETA INTRINTSEKOA: “Amabile” galdesorta
13. PIGMALION EFEKTUA
14. EGOZPEN KAUSALAK

Urtea

2017

Gaia

Psikologia

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.