Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Egileak
Joana Jauregizar Albonigamayor, Psikologian doktorea eta EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan "Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia" saileko irakasle agregatua da. joana.jauregizar@ehu.es / 946014594
Helburuak
Lan honen helburua atxikimenduaren teoria hezkuntza arlora hurbiltzea da, atxikimenduaren garapenak haurraren garapen integralean duen eragina azalduz eta gelan duen inplikazioei buruz hausnarketa sustatuz.
Norentzat
Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta, baina baliagarria izan daiteke Garapenaren Psikologia ikasten ari diren beste ikasleentzat ere, hala nola, Psikologia, Psikopedagogia edo Gizarte Hezkuntzako ikasleentzat.
Edukia
Material hau hiru ataletan dago antolatuta:
I. atala: Atxikimenduaren garapenaren faktoreak: atxikimendua hobeto ulertzeko honen definizioa, teoriak, osagaiak eta funtzioak azaltzen dira.
II. atala: Atxikimenduaren garapena eta atxikimendu moten eragina haurren garapenean: atxikimenduaren garapenean ematen diren faseak eta atxikimendu mota desberdinak azaltzen dira.
III. atala: Egokitze-epea atxikimenduaren teoria abiapuntutzat hartuz: atal honetan eskoletan egiten den egokitze-epeari buruzko hausnarketak planteatzen dira, eta honen garrantzia azaltzen da atxikimenduaren teoriaren ikuspuntutik.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
atxikimendua-ulertzen.pdf
pdf, 0 MB