Eboluzioa eta Jokabidea
Egileak
Aitziber Azurmendi Imaz
Helburuak
Ikasmaterial honek Psikologia Graduan derrigorrezkoa den “Eboluzioa eta Jokabidea” ikasgaiaren eduki nagusiak jorratzen ditu. Gaiari buruzko informazio eguneratua eskaintzeaz gain, ikasleek giza jokabidea eboluzioaren ikuspegitik ulertzeko eta kokatzeko gaitasuna garatuko dute. Horretarako, Eboluzioaren Teoria ardatz hartuta, eta ikuspegi integral eta konparatibo batetik, gizakiaren eta beste animalien jokabideak herentzia biologikoarekin eta ingurunearekin nola lotzen diren azaltzen dira.
Norentzat
Ikasmaterial hau ez da soilik Psikologia Graduko ikasleentzat baliagarria; giza jokabidearen azterketan interesa duten beste zientzia arloetako ikasleentzat ere egokia izan daiteke. Eboluzioaren ikuspegitik jokabidea ulertzeko oinarriak eskaintzen dituenez, antropologia, biologia, hezkuntza zientziak edo gizarte zientziak ikasten dituztenek eduki hauetatik etekina atera dezakete.
Edukia
Ikasmaterial honetan 10 ikasgai lantzen dira:
- Jokabidearen analisi eboluzionistarako sarrera: ikuspuntu historikoa eta hurbilketa nagusiak
- Genetika
- Eboluzio-mekanismoak eta jokabidearen eboluzioa
- Hominizazio-prozesu biologikoak
- Gizarte-antolaketa eta prosozialitatearen eboluzioa
- Talde-bizitzarako egokitzapen kognitiboak
- Komunikazioa
- Ugalketa, parekatze-estrategiak eta bizi-historia
- Jokabide agresiboa edo oldarkorra
- Nahasmendu psikologikoen analisi eboluzionista
Urtea
Gaia
ISSN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.