Elkarrizketa Motibazionala
Egileak
Eneko Sansinenea Psikologia Fakultateko irakasle agregatua da.
Goretti Soroa Psikologia Fakultateko irakasle atxikia da.
Juan Manuel Machimbarrena Psikologia Fakultateko irakasle atxikia da.
Helburuak
Ikasmaterial hau Psikologiako eta Kriminologiako ikasleei elkarrizketa motibazionalaren oinarriak zeintzuk diren erakustea da. Funtsean elkarrizketa motibazionalari buruzko testu teoriko bat izanik ere, edukiok eskola praktikoetan rol-playingeko ariketen bitartez modu praktiko eta esperientzialean ikasteko pentsatuta dago.
Norentzat
Psikologiako eta Kriminologiako ikasleentzat.
Edukia
Elkarrizketa Motibazionalaren oinarrizko printzipioak eta prozesuak, hasierako elkarrizketetan sor daitezkeen tranpak eta horiek saihesteko erak, eta oinarrizko lau teknika: galdera irekiak, entzuketa islatzailea, baieztapenak eta laburpenak. Horretaz gain, balioak eta helburuen esplorazioa nola egin eta elkarrizketatuarengan aldaketaren diskurtsoa nola ebokatu ere lantzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Elkarrizketa Motibazionala
pdf, 0 MB