Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan

Egileak

Ana Aierbe Barandiaran, Psikologian doktorea eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean "Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia" saileko irakasle titularra. ana.aierbe@ehu.es / 943015519

Helburuak

Lan honen helburua da nahasmen fisiko, psikiko edo zentzumen-nahasmen bat duten pertsonen garapenari eta hezkuntzari loturiko alderdiak azaltzea, eta haiei aurre egiteko ezaguerak eta prozedurak zehaztea. Bide batez, Psikopedagogia ikasketen enborrezko den "Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan" gaiari buruzko idatzizko materiala ikasleei eskaintzea.

Norentzat

Material didaktiko hau Psikopedagogiako ikasleentzat bereziki landutako testua bada ere, beste ezagutza-arloko ikasle, irakasle naiz profesionaleentzat baliagarria izan daiteke. Beraz, Psikopedagogo, psikologo, pedagogo eta hezkuntza arloan dihardutenek ezintasun bat duten pertsonen bilakaera-berezitasunen deskribapena eta testuinguru bakoitzean esku-hartzeko jarraibide orokor batzuk bilatuko dituzte.

Edukia

Ikasmaterialak hiru atal ditu. Lehenengo atalean gaiaren oinarri zientifikoak finkatzen dira. Bigarren atalean, garapenaren nahasteen esparruko esku-hartzeari buruzko oinarrizko kontzeptuen aldaketa sakonaren berri eman ondoren gaur egungo ikuspegi hezkuntzazko-eraikitzailea deskribatzen da. Hau da, interakzioak, familia-eskola-komuniate testuinguruak, garapenean eta ikaskuntzan duten eragina nabarmentzen da. Eskola eremuari dagokionez, curriculum zehaztapen maila guztiak kontuan hartzen dira. Baita ere, familia-testuinguruari arreta berezia eskaintzen zaio, bilakaera berezitasunak deskribatu eta gida orokor batzuk zehazten baitira.

Hirugarren atalean biltzen diren kapitulu bakoitza garapenaren nahaste bati dagokio: adimen-atzerapena, autismoa, entzumen-ezintasuna, ikusmen-ezintasuna, mugimendu-ezintasuna, gaitasun bereziak edo dohain bereziak, eta arreta-gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahastea. Edukiak sekuentzia berari jarraituz antolatu dira: eboluzioaren alderdi nagusien deskribapena; nahasteei loturiko hezkuntza-premiak; esku-hartze psikopedagogikoaren formak (curriculumaren egokitzapena, programak, teknikak, estrategiak) eta, azkenik, familia-testuingurua.

Urtea

2008

Gaia

Psikologia

ISBN

978-84-691-5952-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.