Garapen soziala eta afektiboa helduaroan eta zahartzaroan

Egileak

Luixa Reizabal Arruabarrena (UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea)

Helburuak

Pertsonaren bizitzaren 18-21 urtetik 60-65 urtera doan denbora-tarte gisa definitu ohi da helduaroa, eta adin horien artean dagoen subjektuari esaten zaio "heldua". Zahartzaroa, berriz, 60-65 urtetik heriotzara arte doan bizi-zikloaren arotzat hartzen da, eta, ondorioz, aro horretan kokatzen diren pertsonak lirateke zaharrak. Helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen soziala eta afektiboa aztertzea da, hain zuzen ere, hemen aurkezten den ikasmaterialaren helburua, hau da, bizi-zikloaren aro horietan dauden pertsonen nortasunean, alor afektiboan eta harreman sozialetan gertatzen den garapena aztertzea.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia graduko ikasleentzat da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.

Edukia

Bost gaitan banatu dugu ikasmateriala. Hain zuzen ere:

  1. Nortasunaren garapena helduaroan eta zahartzaroan.
  2. Adiskidetasun-harremanak helduaroan eta zahartzaroan.
  3. Atxikimendua, maitasuna, desleialtasuna eta sexualitatea helduaroan eta zahartzaroan.
  4. Familia-harremanak.
  5. Banantzea, alarguntzea eta bigarren aldiz ezkontzea.

Urtea

2022

Gaia

Psikologia

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.